Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Eskaintza zabala egongo da Makala II gaztetxean azaroan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/11/02

Makala II Gaztetxea

Barakaldoko Gazte Asanbladak azaroan egingo dituen ekimenak aurkeztu ditu. Urrian martxan jarri zituzten ekimenei berrikuntzak gehitu dizkiete: Bertso-eskola, Slackline tailerra, zine-foruma… Bestetik azaroaren 14an Ezkerraldea Antifaxistak antolatuta Segi Libertat-en inguruko hitzaldia egongo da, Sergiri 3 urteko kartzela zigorra ezarri diote kontzertu faxista baten aurka protestatzeagatik. Barakaldoko Gazte Asanbladak gazteen parte-hartzearen bidez prestatu du.

 
Makala II Gaztetxeak antolatutako tailerretan izena emateko epea zabalik dagoela eta, apuntatzeko deia egin dute parte-hartzea ziurtatzeko. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/10/16

Gaztetxeak alternatibak

Hurrengo hilabeteetan tailer gehiago martxan jartzeko helburua ezarri du Makala II Gaztetxeak. Horretarako, jendearen parte-hartzea ezinbestekoa da eta hori gauzatzeko hurrengo estekan agertzen diren tailerren artean  gustokoena eta ordutegi aproposena hautatzeko aukera eman dute. Horrez gain, beste tailer edo ekimen bat proposatzeko aukera dago. Koadrantea betetzeko azken eguna urriaren 25a, igandea, izango da. Hona hemen koadrantea

 
Barakaldoko Gazte Asanbladak urrirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/10/05

Alternatibak eraiki

Irailaren 26ko asanblada irekitik aurrera prestatutako ekimenak martxan jartzeko unea heldu zaio Barakaldoko Gazte Asanbladari. Gaur, urriak 5tik aurrera tailerrak eta ekimenak hasiko dira Makala II Gaztetxean. Astelehenetan autodefentsa eta asteazkenetan pandero tailerrak izango ditugu. Azken ostiraletan, presoen aldeko kontzentrazioen ondoren, azken akustikoak egingo dituzte.

 
Irailaren 26ko bilera bereziaren egitaraua azaldu digu Barakaldoko Gazte Asanbladak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/09/10

gazte asanbladaren asanblada berezia

Irailaren 26 Barakaldoko Gazte Asanbladak egingo duen bilera bereziaren zehetasunak ezagutzeko helburuarekin, erreportaje bat grabatu dugu gazte eragileko Maria eta Anderrekin. Hitzordua goizeko 12:00etan izango da eta ezagutze jolasak egin ondoren Barakaldoko egoeraren analisia egingo dute. Ondoren bazkaria egingo dute, bakoitzak bere janaria eraman beharko du edo etxera joateko aukera izango du. Arratsaldean plangintzari ekingo diote. Gauean aisialdirako tartea egongo da ere bai, prestatu duten jai txikitxoarekin.

 
Kurtso berria prestatzeko asanblada irekia egingo du BGAk Irailaren 26an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/09/01

Asanblada irekia

Irailaren 26an Barakaldoko Gazte Asanbladak bilera berezi eta irekia egingo du Makala II gaztetxean 12:00etatik aurrera. Bilera honen helburua ikasturte berrirako plangintza eta urtean zehar egingo diren ekimenak prestatzea izango da, gazte guztien artean. Gazte Asanbladatik Barakaldoko gazteei bertan parte hartu eta ekarpenak egiteko deia luzatu die. Gogoratu dute Barakaldoko Gazte Asanblada elkarte irekia, antikapitalista, feminista, ekologista, euskalduna… dela eta asanblada horizontalean antolatzen dela.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5-orrietatik 35.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.