Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Berrikuntza ugari izango dira gaztetxean Apirilean zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/02

Kutxabanki buruzko liburua

Barakaldoko gazte mugimenduak Apirilean zehar Makala II Gaztetxean egingo dituen ekimenak aurkeztu ditu. Atzo bertan izan zen hilabeteko lehenengo ekimena, Ezkerraldea Antifaxistak antolatutako Palestinari buruz hitzaldiarekin. Apirilaren 5ean aldiz 19:30tatik aurrera “Kutxabank: el saqueo de Euskal Herria” liburuaren aurkezpena izango da eta apirilaren 22an marxismo basikoari buruzko hitzaldia egongo da Boltxe kolektiboaren eskutik. Gainera astelehenero formakuntza/borroka taldea egongo da. Formakuntza taldean testu politikoen analisiak egongi dituzte eta borrokakoan boxeo eta kung-fu teknikak ikasteko aukera egongo da. Bi taldeak tartekatuko dira aste bakoitzean. Bukatzeko aipatu dezakegu apirilaren 15ean kontzertu gaua egongo dela.

 
Martxoko egitaraua aurkeztu du Barakaldoko Gazte Mugimenduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/03/05

Gaztetxeak alternatibak

Barakaldoko Gazte Mugimenduak Makala II gaztetxean egingo dituen aisialdi eta kultur ekimenak aurkeztu ditu. Baina aurretik bihar bertan lan eguna egongo da, gaztetxea txukuntzeko. Hitzordua 10:00etatik aurrera dago jarrita eta bazkaltzeko tartea egongo da, beraz janaria etxetik erabateko deia luzatu dute gazteek. Martxoaren 18an bideo foruma, “En El Nombre del Padre” filmarekin. Bestetik urte osoan zehar dauden tailerrak izango ditugu baita ere: pandero, Slackline, bertso-eskola…

 
Otsaileko egitaraua Makala II Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/03

Makala II Gaztetxea

Barakaldoko gazte mugimenduak Makala II Gaztetxean egongo diren ekimenen berri eman dute. Ostiralean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, elkarteari buruzko hitzaldia eskainiko du 18:30tatik aurrera. Larunbatean gazte mugimenduak inauteri festa egingo du. 20:30ean kalejiran aterako dira auzoan zehar eta 22:00etatik mozorro lehiaketa eta jaia egongo dira gaztetxean. Otsailaren 12an sare sozialei buruzko hitzaldia egongo da 18:30tatik aurrera. Ekimen hauetaz aparte tailerrak , azken akustikoa… izango ditugu.

 
Kotilioi Antimonarkikoa egingo dute bihar Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/01/04

Kotilioi antimonarkikoa

Barakaldoko gazte mugimenduak Kotilioi Antimonarkiko bat prestatu du biharko Makala II gaztetxean. Jaia 23:00etan hasiko da eta bertan musika, karaokea, fotokola… izango ditugu. Beste alde batetik Barakaldoko Gazte Mugimenduak urtarrilerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Ekimenen artean nabarmendu ditzakegu San Bizenteko jaietarako prestatu dituzten ekimenak: gazte eguna, kontzertuak, Errekaleorri buruzko hitzaldia… Bestetik martxan dauden ekimenak mantentzen dira: tailerrak, azken ostirala…

 
Barakaldoko gazte mugimenduak prekarietatearen aurkako performance bat egin du MegaParken PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/21

Megapark Barakaldo

Barakaldoko gazteek pairatzen duten lan baldintza prekarioak salatzeko, duela zenbait egun Barakaldoko gazte mugimenduak performance bat egin zuen Megaparken. Gune komertzialean zehar prekarietatea irudikatzeko antzerki bat egin zuten. Bertan zenbait enpresari baldintza txarreko lanpostuak eskaintzen zieten gazte ezberdinei: gainontzeko orduak, soldata baxuak… Azpimarratu dute MegaPark kapitalismoa eta prekarietatearen erakusle nagusienetariko bat dela. Salatu dute sistema kapitalistak gazteak prekarietatera, langabeziara (%18,4ko tasa Barakaldon)… kondenatzen dituela eta prekarietatearen aurkako kanpaina bat abiatuko duela iragarri du.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 36.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.