2015/10/16 |

Hurrengo hilabeteetan tailer gehiago martxan jartzeko helburua ezarri du Makala II Gaztetxeak. Horretarako, jendearen parte-hartzea ezinbestekoa da eta hori gauzatzeko hurrengo estekan agertzen diren tailerren artean gustokoena eta ordutegi aproposena hautatzeko aukera eman dute. Horrez gain, beste tailer edo ekimen bat proposatzeko aukera dago. Koadrantea betetzeko azken eguna urriaren 25a, igandea, izango da. Hona hemen koadrantea
|
|
2015/10/05 |

Irailaren 26ko asanblada irekitik aurrera prestatutako ekimenak martxan jartzeko unea heldu zaio Barakaldoko Gazte Asanbladari. Gaur, urriak 5tik aurrera tailerrak eta ekimenak hasiko dira Makala II Gaztetxean. Astelehenetan autodefentsa eta asteazkenetan pandero tailerrak izango ditugu. Azken ostiraletan, presoen aldeko kontzentrazioen ondoren, azken akustikoak egingo dituzte.
|
2015/09/10 |

Irailaren 26 Barakaldoko Gazte Asanbladak egingo duen bilera bereziaren zehetasunak ezagutzeko helburuarekin, erreportaje bat grabatu dugu gazte eragileko Maria eta Anderrekin. Hitzordua goizeko 12:00etan izango da eta ezagutze jolasak egin ondoren Barakaldoko egoeraren analisia egingo dute. Ondoren bazkaria egingo dute, bakoitzak bere janaria eraman beharko du edo etxera joateko aukera izango du. Arratsaldean plangintzari ekingo diote. Gauean aisialdirako tartea egongo da ere bai, prestatu duten jai txikitxoarekin.
|
2015/09/01 |

Irailaren 26an Barakaldoko Gazte Asanbladak bilera berezi eta irekia egingo du Makala II gaztetxean 12:00etatik aurrera. Bilera honen helburua ikasturte berrirako plangintza eta urtean zehar egingo diren ekimenak prestatzea izango da, gazte guztien artean. Gazte Asanbladatik Barakaldoko gazteei bertan parte hartu eta ekarpenak egiteko deia luzatu die. Gogoratu dute Barakaldoko Gazte Asanblada elkarte irekia, antikapitalista, feminista, ekologista, euskalduna… dela eta asanblada horizontalean antolatzen dela.
|
2015/06/09 |

Hurrengo egunetan, ekimen berriak jarriko ditu martxan Barakaldoko Gazte Asanbladak. Adibidez datorren asteazkenetik aurrera Zunba taillerra egongo da astero, 20:00etatik aurrera. Gainera ekainaren 18 eta 25ean 18:00etatik aurrera Stencil tailerra izango dugu. Beste alde batetik ostiralean eta larunbatean gaztetxea irekita egongo da 19:00etatik aurrera: musikarekin, ping-pongarekin…
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
6-orrietatik 36.a |