Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Belaunaldi ezberdinak elkartu ziren atzo, Barakaldoko okupazio mugimenduaren 30.urteurrena ospatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/03

Atzo Barakaldoko okupazio mugimenduaren 30.urteurrena ospatu eta Sarrail Hausleak dokumentala aurkezteko jaialdia egin zen Barakaldon. Bertan belaunaldi ezberdinetako lagunak elkartu ziren, garai ezberdinak oroituz. Eguna kalejira batekin hasi zen. Barakaldoko kale nagusienak zeharkatu ondoren, Makala II Gaztetxera heldu ziren, herri bazkaria egiteko. Arratsaldean Sarrail Hausleak dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa egin ze, San Bizenteko kultur etxean. Aretoa jendez bete zen, dokumentala ikusteko. Argazki gehiago hemen.

 
Datorren Larunbatean Barakaldoko okupazio mugimenduaren 30.urteurrena ospatuko dute, Sarrail Hausleak dokumentala aurkeztuz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/29

Aurten Barakaldoko okupazio mugimenduak 30 urte betetzen ditu eta Barakaldoko gaztetxeen ibilbidea errepasatzeko, Sarrail Hausleak dokumentala kaleratuko da. Dokumentalaren aurkezpena datorren larunbatean izango da, Ekainak 2. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, 12:00etan hasiko dena Bide Onera plazatik aterako den kalejirarekin. 14:30ean herri bazkaria izango da Makala II Gaztetxean (Adi kartelean jartzen duen tokia ez da izango azkenean). Sarrerak bihar arte egongo dira salgai Irrintzi eta Argalario tabernetan. Eguna dokumentalaren proiekzioarekin bukatuko da 17:30ean, San Bizenteko kultur etxean.

 
Makauenek San Bizenteko gazte eguna ospatuko du larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/17

Gazte eguna

San Bizenteko jaien barruan Makauen gazte konpartsa gazte eguna ospatuko du, datorren larunbatean, urtarrilak 20. Gazte eguna goizeko 13:00etan hasiko da, gaztetxetik abiatuko den poteoarekin. 14:30ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean. Tiketak 6 euroren truke egongo dira salgai. Gazteek bertso-truk, bertso topaketarekin bat egingo dute eta bazkalostean bertso saioa egongo da. 19:00 Dj ibiltaria egingo dute auzoan zehar. Gauean kontzertuak egongo dira txosna gunean: Sutan, Leihotikan eta Kirrinka Krew taldeen eskutik. Urte berezia izango da Makauenentzat, beren 15.urteurrena izango baita aurtengoa.

 
Makala II Gaztetxearen jarraipena eta 12 gazteen absoluzioa ospatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/30

Brindis gaztetxean

Pasaden ostirala ospakizun eguna izan zen, Makala II Gaztetxean. Hamarka gaztek gaztetxean bildu ziren bi gauza ospatzeko. Alde batetik pasaden urtean epaituak izan ziren 12 gazteren absoluzioa. Beste alde batetik gaztetxearen desalojoaren gelditzea. Zentsu horretan gaztetxean lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten, gazteria eta auzoari alternatibak eskaintzen jarraitzeko.

 
Makauenek kide berriei harrera egin eta jaiak prestatzeko bilera egin zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/20

Makauenen bilera

Ostiral honetan, Makauen gazte konpartsak bilera irekia egin zuen Barakaldoko Makala II Gaztetxean. Bilera honen helburuak bi ziren, alde batetik konpartsan inoiz parte hartu ez zuten pertsonak gonbidatu eta harrera egite. Beste alde batetik Barakaldoko jaietako egitaraua eta gazte eguna prestatzen hasi ziren, gerturatu ziren gazte guztien elkarlanaren bidez. Ekainaren 2an hurrengo bilera egingo dute, irekia izango dena baita ere. Beraz, gazte konpartsako kideek Barakaldoko gazteak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 36.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.