Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Makala II Gaztetxearen jarraipena eta 12 gazteen absoluzioa ospatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/30

Brindis gaztetxean

Pasaden ostirala ospakizun eguna izan zen, Makala II Gaztetxean. Hamarka gaztek gaztetxean bildu ziren bi gauza ospatzeko. Alde batetik pasaden urtean epaituak izan ziren 12 gazteren absoluzioa. Beste alde batetik gaztetxearen desalojoaren gelditzea. Zentsu horretan gaztetxean lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten, gazteria eta auzoari alternatibak eskaintzen jarraitzeko.

 
Makauenek kide berriei harrera egin eta jaiak prestatzeko bilera egin zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/20

Makauenen bilera

Ostiral honetan, Makauen gazte konpartsak bilera irekia egin zuen Barakaldoko Makala II Gaztetxean. Bilera honen helburuak bi ziren, alde batetik konpartsan inoiz parte hartu ez zuten pertsonak gonbidatu eta harrera egite. Beste alde batetik Barakaldoko jaietako egitaraua eta gazte eguna prestatzen hasi ziren, gerturatu ziren gazte guztien elkarlanaren bidez. Ekainaren 2an hurrengo bilera egingo dute, irekia izango dena baita ere. Beraz, gazte konpartsako kideek Barakaldoko gazteak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera.

 
Makauenek konpartsan inoiz parte hartu ez dutenei harrera egiteko bilera egingo du bihar ostirala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/18

Makauen

Makuen Barakaldoko gazte konpartsan, ongo etorri bilera egingo du bihar ostirala, Maiatzak 19 arratsaldeko 18:00etan Makala II Gaztetxean. Bilera hau gazte konpartsan inoiz parte hartu ez duten gazteei harrera egiteko izango da. Beste alde batetik, Barakaldoko jaietan egingo dituzten ekimenak eta txosna bera prestatzen hasiko dira gazte konpartsako kideek. Bileraren ostean, 20:30ean Barakaldoko gazte mugimenduak zine foruma egingo du. Bertan “Gure Kabuz Al Hil” dokumentala proiektatuko dute.

 
Barakaldoko koadrilak larunbatean elkartuko dira VI.Koadrila eguna ospatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/09

Kuadrila eguna 2017

Duela sei urte koadrila batzuk martxan jarri duten ekimen txiki hura, klasiko batean bihurtu da eta urtez urte geroz eta koadrila gehiago biltzen ditu. Aurten Maiatzaren 13an, (Larunbata) ospatuko da Bagatzako plazan. Eguna txupinazoa 11:00etan eta jokoekin 11:30ean hasiko da. Goiz osoan zehar igela, pin-pon, txapela jaurtiketa txapelketak egongo dira. Baita urdaiazpiko eta garagardo jolasak. Urtero bezala lehiaketa gastronomikoak protagonistak izango dira goizean zehar, paella eta pintxoak. Arratsaldean olinpiadak egongo dira. Ostean Motxaila elektrotxarangak auzoa girotuko du eta jaia itsasadar sagardotegian bukatuko da Dj-ekin.

 
Makala II Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Larunbatean Gasteizko Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/22

Elkartasun gaua

Datorren larunbatean, Barakaldoko gazte mugimenduak, Makala II Gaztetxeko zigortuen aldeko jaialdia egingo du Gasteizko gaztetxean. Gogoratu behar dugu, 12 gazte 11.520€ko isuna ordaintzera zigortu zituztela, gaztetxearen okupazioa leporatuta. Arratsaldeko 18:30ean Barakaldoko Okupazio Mugimenduari buruzko hitzaldia egongo da gaztetxean. Ondoren Zaratak 18 elektrotxaranga alde zaharretik ibiliko da eta 21:30ean kontzertuak hasiko dira. Oltza gainean EH-2000 eta Laize egongo dira. Ondoren Markes Iraizoz, Gatom eta DJ Kanaki igoko dira eszenatokira eta amaitzeko Raperos de Emaús & The Titanians rap taldearen kontzertua izango dugu.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 35.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.