Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Barakaldoko Gazte Asanbladak musika eguna prestatu du Larunbaterako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/06/03

Musika eguna

Barakaldoko Gazte Asanbladak musikari buruzko jardunaldia egingo du Larunbat honetan. Ekimen honen bitartez Barakaldoko musikaren egoera aztertu eta herriko musikari eta taldeei babesa emango zaie. Ekimenak 17:00etan hasiko dira mahai inguru batekin. Bertan belaunaldi ezberdinetako zenbait musikariek eta Gotzon Hermosilla kazetariak parte hartuko dute. 19:00etan kalejira bat egongo da auzoan zehar eta 20:00etan kontzertuak Eliza plazan: EH 2000, Azken Gaua eta Enbait taldeekin. Beste alde batetik gaztetxetik hilabete osorako egitarau zabala prestatu dute: tailerra eta hitzaldi ezberdinekin.

 
Adin guztietarako programazioa eskainiko dute Gaztetxean ostiral honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/05/18

Ekimenen kartela

Ostiral honetan, maiatzak 22, adin guztietarako programazioa eskainiko dute Barakaldoko Makala II gaztetxean. 18:00etatik aurrera Aitxol Ipuin kontalariak historia asko kontatuko ditu bere txotxongiloekin batera. Gainera gurasoek pintxo poteaz gozatzeko aukera izango dute. 21:00etatik aurrera afaria eta bideo foruma eskainiko dute gaztetxean. Gerturatuko direnak The Experiment filmea ikusteko aukera izango dute eta ondoren pelikularen inguruan eztabaidatzeko aukera egongo da.

 
Teorien eztabaidaz harago, kaleak aztoratuko ditu sexu askapenerako gazte eragile berriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/30

sexua

Antolaketan Salto! izeneko prozesua abiatu zenetik bi urte igaro diren honetan, Sexu Askapenerako Gazte Mugimenduaren eratze prozesua bukatutzat emango da asteburuan, Bergaran egingo den gazte eragile berriaren aurkezpenarekin. Denbora luze horretan, aurretik egindako borroka emankorra aintzat hartu eta egoera berrien aurrean borroka molde berritzaileak plazaratzeko helburuak bateratu dituzte gazteek. Urtarrilak 31, arratsaldeko 17:00etan, antolakunde berriaren aurkezpen ekitaldia izango da Bergarako Kartzela Zaharrean. 22:30etatik aurrera, hainbat ikuskizun izango dira: LA TIA CARMEN, POSTOP, EUSKABARET eta DJak.

 

 
Makala II gaztetxea, San Bizenteko jai lurrikararen epizentro PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/11

sanbi

San Bizenteko jaiak heltzear dira. Hurrengo ostiraletik aurrera ekimen kultural ugari izango ditugu  Barakaldoko urteko lehenengo jai herrikoietan. Urtero moduan, oraingoan ere Barakaldoko Gazte Asanbladako kideek ekarpen handia egingo diote jai egitarauari. Aurten BGA-ak, auzoan bertan kokatua dagoen gaztetxetik jaiak eta auzoa bultzatzeko osatu duen programazioa, berriaren barrualdean topatu dezakezue.

 
Kotilioi antimonarkikoa Barakaldoko Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/02

Kotiloi antimonarkikoa

Astelehenean urtarrilak 5, Barakaldoko Makala II gaztetxean kotilioi antimonarkikoa ozpatuko dute, 22:30tatik aurrera. Ospakizunerako karaokea, jolas-errepublikarrak eta hainbat sorpresa prestatu dituzte Barakaldoko Gazte Asanbladako kideek. BGAtik jende guztia gonbidatu dute bertara joatera eta azpimarratu dute soilik guztion parte-hartzearekin eraikiko dugula kultur eta aisialdi alternatibo bat.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7-orrietatik 36.a
Loading..
Azaroa 2016 Abendua 2016 Urtarrila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.