Belaunaldi ezberdinak elkartu ziren atzo, Barakaldoko okupazio mugimenduaren 30.urteurrena ospatzeko Inprimatu
2018/06/03

Atzo Barakaldoko okupazio mugimenduaren 30.urteurrena ospatu eta Sarrail Hausleak dokumentala aurkezteko jaialdia egin zen Barakaldon. Bertan belaunaldi ezberdinetako lagunak elkartu ziren, garai ezberdinak oroituz. Eguna kalejira batekin hasi zen. Barakaldoko kale nagusienak zeharkatu ondoren, Makala II Gaztetxera heldu ziren, herri bazkaria egiteko. Arratsaldean Sarrail Hausleak dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa egin ze, San Bizenteko kultur etxean. Aretoa jendez bete zen, dokumentala ikusteko. Argazki gehiago hemen.