Makauenek San Bizenteko gazte eguna ospatuko du larunbat honetan Inprimatu
2018/01/17

Gazte eguna

San Bizenteko jaien barruan Makauen gazte konpartsa gazte eguna ospatuko du, datorren larunbatean, urtarrilak 20. Gazte eguna goizeko 13:00etan hasiko da, gaztetxetik abiatuko den poteoarekin. 14:30ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean. Tiketak 6 euroren truke egongo dira salgai. Gazteek bertso-truk, bertso topaketarekin bat egingo dute eta bazkalostean bertso saioa egongo da. 19:00 Dj ibiltaria egingo dute auzoan zehar. Gauean kontzertuak egongo dira txosna gunean: Sutan, Leihotikan eta Kirrinka Krew taldeen eskutik. Urte berezia izango da Makauenentzat, beren 15.urteurrena izango baita aurtengoa.

Kartela