Makauenek kide berriei harrera egin eta jaiak prestatzeko bilera egin zuen Inprimatu
2017/05/20

Makauenen bilera

Ostiral honetan, Makauen gazte konpartsak bilera irekia egin zuen Barakaldoko Makala II Gaztetxean. Bilera honen helburuak bi ziren, alde batetik konpartsan inoiz parte hartu ez zuten pertsonak gonbidatu eta harrera egite. Beste alde batetik Barakaldoko jaietako egitaraua eta gazte eguna prestatzen hasi ziren, gerturatu ziren gazte guztien elkarlanaren bidez. Ekainaren 2an hurrengo bilera egingo dute, irekia izango dena baita ere. Beraz, gazte konpartsako kideek Barakaldoko gazteak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera.

alt=""