Barakaldoko koadrilak larunbatean elkartuko dira VI.Koadrila eguna ospatzeko Inprimatu
2017/05/09

Kuadrila eguna 2017

Duela sei urte koadrila batzuk martxan jarri duten ekimen txiki hura, klasiko batean bihurtu da eta urtez urte geroz eta koadrila gehiago biltzen ditu. Aurten Maiatzaren 13an, (Larunbata) ospatuko da Bagatzako plazan. Eguna txupinazoa 11:00etan eta jokoekin 11:30ean hasiko da. Goiz osoan zehar igela, pin-pon, txapela jaurtiketa txapelketak egongo dira. Baita urdaiazpiko eta garagardo jolasak. Urtero bezala lehiaketa gastronomikoak protagonistak izango dira goizean zehar, paella eta pintxoak. Arratsaldean olinpiadak egongo dira. Ostean Motxaila elektrotxarangak auzoa girotuko du eta jaia itsasadar sagardotegian bukatuko da Dj-ekin.

Kartela