Publizitatea
Bannerra
BGA: "bizitza dirua egiteko makina bihurtu nahi dute" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/01/08

Urtarrilaren 2an, BGA k Mega Park-eko Park Avenuen zehar antolatutako martxan prekarietatearen aurpegirik gordinena irudikatu zuten. Parodia baten bitartez emakumeak prekarietateari eta kontsumismoari bortxaz lotuak ageri direla adierazi zuten, enpresari batek zigorradak ematen zizkien bitartean.

Mega Park osoan zehar parodia burutu zuten bitartean, herritarrei esku-orriak banatu eta dendetan oktabilak bota zituzten. Hainbat zinpeko zaindari gazteen ekintza zapuzten saiatu ziren eta, bukatzean, Ertzaintza deitu zuten, azken hauek bi gazte identifikatu zituztelarik. Gazteek polizien jarrera errepresiboa deitoratzeaz gain, Merkataritza zentroek, ETTek eta bankuek gure eguneko 24 orduak negozio bihurtu nahi dituztela adierazi zuten.

1. ETTek eta Merkataritza zentroek lan-prekarietatea sustatzen dute (8-10-12 orduko lan egunak)
2. Merkataritza zentroek, publizitatearen bitartez, kontsumismoa aisialdirako aukera bakar gisa saltzen digute (8 ordu "askeko" aisialdia)
3. Bankuek bizitza hipotekarazten digute etxebizitza bat eskuratu ahal izateko (8 "atseden" ordu).

BGA-ren aburuz, "gure bizitza dirua egiteko makina bihurtu nahi dute, baina ez diegu euren helburua bete dezaten utziko".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.