Publizitatea
Bannerra
Makala II Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Larunbatean Gasteizko Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/22

Elkartasun gaua

Datorren larunbatean, Barakaldoko gazte mugimenduak, Makala II Gaztetxeko zigortuen aldeko jaialdia egingo du Gasteizko gaztetxean. Gogoratu behar dugu, 12 gazte 11.520€ko isuna ordaintzera zigortu zituztela, gaztetxearen okupazioa leporatuta. Arratsaldeko 18:30ean Barakaldoko Okupazio Mugimenduari buruzko hitzaldia egongo da gaztetxean. Ondoren Zaratak 18 elektrotxaranga alde zaharretik ibiliko da eta 21:30ean kontzertuak hasiko dira. Oltza gainean EH-2000 eta Laize egongo dira. Ondoren Markes Iraizoz, Gatom eta DJ Kanaki igoko dira eszenatokira eta amaitzeko Raperos de Emaús & The Titanians rap taldearen kontzertua izango dugu.

KartelaOharra:


2014ko irailean Barakaldoko 12 gazte identifikatuak izan ginen Makala II Gaztetxea okupatzeagatik. 2016ko azaroaren 17an epaituak izan ginen eta 11.520€ ordaintzera kondenatu gintuzten.

Izun honi aurre egiteko, larunbat honetan Gazteizko Gaztetxean Elkartasun Jaialdi bat antolatu dugu, non Barakaldoko Gaztetxeen aldeko mugimenduaren historiaren inguruko hitzaldi batekin hasi, alde zaharretik poteoan segituko dugun Zaratak 18 elektrotxarangarekin. Ostean, EH2000 eta Laize gazte taldeak kontzertuei hasiera emango die, segituan Markes Iraizoz, Gatom eta DJ Kanaki igoko dira eszenatokira eta amaitzeko Raperos de Emaús & The Titanians rap taldearen kontzertua izango dugu.

Gau osoan zehar pintxoak egongo dira barran salgai. Lortutako guztia Makala II Gaztetxea okupatzeagatik daukagun izuna ordaintzeko erabiliko da.

Elkartasuna piztu, Okupazioa sustatu!

OKUPAZIOA AURRERA, 12 AUZIPERATUAK ABSOLBITU!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.