Publizitatea
Bannerra
Urte berrirako estrategia erabakitzeko asanblada irekia egingo du gaur Barakaldoko Gazte Asanbladak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/12/02

Makro asanblada

Barakaldoko Gazte Asanbladak, makro asanblada bat egingo du, arratsalde honetan 17:30tatik aurreran. Asanblada ireki eta parte-hartzaile honen helburua, urte berrirako plangintza prestatzea izango da. Asanbladaren ondoren, afaria eta kontzertua egingo dute, Bassetxe Sounden eskutik. BGA beste eredu bat eraikitzeko deia luzatu dio Barakaldoko gazteriari: autogestioan oinarrituta eta zapalkuntzarik gabe.

KartelaBGAren prentsa oharra:

Barakaldoko gaztediak urteak daramatza krisi kaptalistaren efektuak pairatzen: langabezia, prekarietatea, murrizketak, ezberdintasunak… eta guzti honetaz gain, gazteizatea herri honetan bakoitzaren aukerak hautatzeko ahalmenak murrizten ditu ere. Gu ez gaude arazo hauetatik baztertuak egunero gaztediaren bizitzan islatzen direlako: hezkuntza sistema gero eta pribatuagoa eta mugatuagoa dago, eskainitako lana et lanaldiak luzeagoak eta soldata gutxiagokoak dira, kaleetan adierazpen askatasun gutxiago dago, independizatza gero eta sailagoa izaten da, leku publiko gutxiago ekintzak egiteko eta aurkezteko, matxismoa eta era sexualak festetan gertatzea… guzti honek egunero mugatzen gaitu erantzun ahal izateko, gizarte honetan parte hartzeko eta gure banako izaera aurkitu ahal izateko. Baztertzen gaituzte eta gure gure helburuak lorteko, bai lan giroan, bai harreman giroan mugatu eta gelditu nahi gaituzte.

Barakaldoko Gazte Asanbladatik eredu ezberdin bat sortu nahi dugu, eredu autogestionatua, autonomoa, zapalkuntzarik gabekoa, nahi duguna egiteko, non nola eta noiz mugatua. Aske izan nahi dugu gune kulturalak, sozialak, ekologistak, feministak, dinamikoak etab. eratzeko, gune bat eratu nahi dugu non Barakaldoko gaztedia bere iritziak azaldu ahal dituen, parte hartzeko ekintzak sortu ahal izatea, gune bat bilzeko izatea eta gizartearekiko parte hartzea bultzatzea, non gai izan ahal da gizartean gertatzen dena hantzemateko, eta batasun bat eratzea gizarte honetako imposaketei aurre egiteko, uste dela honen motibazio bakarra gazteak gure inguruan gertatzen denarekiko isilduak nahi gaituela.

Hau guztiagatik gonbidatu nahi zaituztegu Gazte Asanbladaren bilerara abenduaren 2an, ostirala, Makala II gaztetxean 5:30 tan zuekin gizarte eredu ezberdin bat eratzeko, non Barakaldoko gaztedia gune bat izan ahal duen tailerrak sortzeko eta parte hartzeko, kaleetan ahotza izateko, aisialdi ezberdinak sortu ahal izateko eta beste pertsonekin bildu ahal izatea ideia beriak eatzeko eta Barakaldoko gaztediari iritziekin, petsamenduekin eta ekintzekin bizitza ematea.

Itxaroten zaitugu!

GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.