Publizitatea
Bannerra
5.urtez Barakaldoko hainbat koadrilek bat egin zuten kalera ateratzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/05/15

Koadrila eguna 2016

Duela 5 urte koadrila ezberdinetako hainbat pertsona bildu ziren koadrilen arteko egun bat ospatzeko. Egun honen helburuak koadrilen arteko harremanak sustatu eta guztion artean ekimenez beteriko egun bat antolatzea izan ziren. Urtez urte geroz eta koadrila eta pertsona gehiago bat egin dute dinamika honekin. Atzo 5.edizioa ospatu zen eta antolatzaileek kontatu zigutenaren arabera bazkarian 120 pertsona inguru batu ziren. Argazkiak hemen.

Aurreko urteetan Bagatzan egiten baitzen egun osoa, aurten goizeko partea Lasesarreko frontoian egin zen euria egiteko arriskuaren ondorioz. Goizeko partean  lehiaketak, txapelketak eta tailerrak nagusi izan ziren. Horien artean nabarmendu dezakegu lehiaketa gastronomikoa, aurten paellakoarekin batera pintxo lehiaketa izan genuen. Bazkal ostean eta dena garbitu ondoren jaia Bagatzako Xake Plazara mugitu zen jolasak egiteko. Iluntze partean aurtengo berrikuntza garrantzitsuenetarikoa izan genuen, aurten poteoa Aldats elektrotxarangarekin izan zen.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.