Publizitatea
Bannerra
Berrikuntza ugari izango dira gaztetxean Apirilean zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/02

Kutxabanki buruzko liburua

Barakaldoko gazte mugimenduak Apirilean zehar Makala II Gaztetxean egingo dituen ekimenak aurkeztu ditu. Atzo bertan izan zen hilabeteko lehenengo ekimena, Ezkerraldea Antifaxistak antolatutako Palestinari buruz hitzaldiarekin. Apirilaren 5ean aldiz 19:30tatik aurrera “Kutxabank: el saqueo de Euskal Herria” liburuaren aurkezpena izango da eta apirilaren 22an marxismo basikoari buruzko hitzaldia egongo da Boltxe kolektiboaren eskutik. Gainera astelehenero formakuntza/borroka taldea egongo da. Formakuntza taldean testu politikoen analisiak egongi dituzte eta borrokakoan boxeo eta kung-fu teknikak ikasteko aukera egongo da. Bi taldeak tartekatuko dira aste bakoitzean. Bukatzeko aipatu dezakegu apirilaren 15ean kontzertu gaua egongo dela.



Gazte mugimenduaren prentsa oharra:


Hauek dira Barakaldoko Gazte Mugimenduak apirilerako Makala II Gaztetxean prestaturiko ekimenak:

  • Palestina aske! hitzaldia Ezkerraldea Antifaxistaren eskutik, apirilaren 1ean (ostirala) 19:30ean.
  • Apirilaren 5ean, asteartea, 19:30tik aurrera, Ahoztar Zelaietak Kutxabank: el saqueo de Euskal Herria liburua aurkeztuko du.
  • Apirilaren 15ean, ostirala, Kontzertu Gaua antolatuko dute hainbat gaztek.
  • Apirilaren 22an, ostirala, 19:00tan hasita Boltxe Kolektiboak prestaturiko marxismoaren inguruko 3 saioetatik lehena egingo da: "Marxismo Básico". Ondoren, Kontzertu Akustikoa egongo da.
  • Borroka/Formakuntza taldea: astelehenetan (apirilaren 11an 20:00tan hasita) gorputza eta burua lantzeko ekimena abian jarriko da. Borroka Taldean boxeo eta kung-fu teknikak praktikan jarriko ditugu. Formakuntza taldean, ordea, testu politikoen analisi zein eztabaida bultzatuko da. Saioak tartekatuko dira, hau da, astelehen batean Borroka Taldea eta hurrengoan Formakuntza Taldea. Ez da beharrezkoa bi taldeetan part hartzea, bakoitzak bere mugak ezarriko ditu.
  • Slackline asteartetan, 18:00tik aurrera. Bi punturen artean lotutako zinta elastiko batean oreka mantentzean datzan kirola.
  • Pandero tailerra asteazkenetan (18:30-19:30). Panderoa jotzen ikasteko tailerra.
  • Bertso-eskola asteazkenetan,19:30tik aurrera.
  • Asanbladak apirilaren 3 eta 17an (igandea) 17:30ean.


Apirileko egiraraua

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.