Kotilioi Antimonarkikoa egingo dute bihar Makala II gaztetxean Inprimatu
2016/01/04

Kotilioi antimonarkikoa

Barakaldoko gazte mugimenduak Kotilioi Antimonarkiko bat prestatu du biharko Makala II gaztetxean. Jaia 23:00etan hasiko da eta bertan musika, karaokea, fotokola… izango ditugu. Beste alde batetik Barakaldoko Gazte Mugimenduak urtarrilerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Ekimenen artean nabarmendu ditzakegu San Bizenteko jaietarako prestatu dituzten ekimenak: gazte eguna, kontzertuak, Errekaleorri buruzko hitzaldia… Bestetik martxan dauden ekimenak mantentzen dira: tailerrak, azken ostirala…

Kotilioia

Urtarrileko agenda