Independentzia gaua ospatuko dute larunbatean Makala II gaztetxean Inprimatu
2014/11/12

Independentziaren aldeko irudia

Larunbat honetan eskaintza berezia egongo da Barakaldoko San Bizente auzoan dagoen Makala gaztetxean, Independentzia Gaua ospatuko baitute. Arratsaldez hasita, ekimen ugari prestatu dituzte, besteak beste, bozka emateko hautesontziak eta kataluniar herrialdeetako senyeren historia entzuteko aukera. Horren ostean, karaokea, edari independentistak, eta, afaltzeko, pa amb tomàquet eta sandwichak.

Kartela

Gonbitea interesa duen edonori zuzenduta dago. Ez galdu aukera aisialdi alternatiboa eta autogestionatu batez gozatzeko!!