Makala II Gaztetxea inauguratzeko egitaraua prestatu dute larunbaterako Inprimatu
2014/09/23

Makala II gaztetxearen inaugurazioa

Irailaren hasieran Barakaldoko Gazte Asanbladak,  Makala II gaztetxea okupatu zuen duela bost urte arte Makala gaztetxea izan zen lokalean, Kobazulo gaztetxearen desalojoari erantzunez. Larunbat honetan gazteek egun osorako egitarau zabala prestatu dute gaztetxearen inauguraziorako. 12:30ean hasiko da Makala IItik abiatuko den poteo musikatuarekin. 14:00etan ekitaldia izango da eta 15:00etan herri bazkaria. Eguna bukatzeko jolas parte-hartzaileak egongo dira 17:30ean. Bazkarirako sarrerak 3€ren truke eskuratu daitezke San Bizenteko garagardotegian eta Adnarik, Pasajes eta Argalario tabernetan.

Makala II gaztetxearen Inaugurazioaren kartela