Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Ikasle Eguna larunbatean Santurtzin Inprimatu
2008/10/17

Ikasle Abertzaleak

Larunbat honetan, urriak 18, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ikasle eguna antolatu dute Santurtzin, La Kelo gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute horren baitan, bazkaria, kalejira, jokuak.... eta gaueko kontzertuek emango diote bukaera.

Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Urriak 18 larunbata Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ikasle eguna ospatuko dugu Santurtzin, La Kelo gaztetxean. Egitaraua:

    * 12:00etan Santurtziko parketik abiatuko da kalejira bat gaztetxerano
    * 13:00etan Aurkezpena gaztetxearen barruan.
    * Aurkezpenaren bukaeran poteoa
    * 15:00etan Bazkaria
    * 17:00etan Jokuak
    * 20:00etan Kontzertuak

Salneurriak:
Bazkaria eta kontzertuak 8
Bazkaria 5
Kontzertuak 5

BORROKAK HEZIAK, IRAULTZA HAZIAK