Publizitatea
Bannerra
BGA: Kalea gazteona dela aldarrikatzea ez da lan erraza izan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/07/22

BGAk, Kalea gazteona dela aldarrikatu nahi izan du Barakaldoko jaietan. Ohar batean adierazitakoaren arabera "ez da lan erraza izan". Gazteen esanetan "Ertzaintzaren jarduera errepresiboa aspaldidanik da aski ezaguna Barakaldon eta Euskal Herrian"..."Orain, ordea, Tontxuk eta udal gobernuko kideek bultzatzen duten Udaltzaingo erasokor eta faxista ere gehitu behar diogu indar errepresiboen zerrendari". Hitz zorrotz hauekin salatu nahi izan dute jaietan zehar bizi izan zituzten zenbait gertaera.

Karga poliziala gazteen kalejira amaitzear zegoela
Larunbatean kalejira deitua zuen BGA-k eta 23:30ak aldera, bukatzear zegoenean, Ertzainen furgoneta batzuk bertaratu eta karga baten bidez kalejira "apurtu" zuten. Gazteek salatu duten moduan, emakumeen aurkako indarkeria salatzen zuen pankarta jarri berri zuten bi nesken aurka jo zuten identifikatzeko esanez, hauek, "ekintza ikusgarriago egiteko asmoz" bi bengala erabili zituztelako. Jendea neskengana hurbildu eta babesa eskaintzera joan zenean, kargatzeari ekin eta kalean zegoen gazte andana sakabanatu eta kolpatu zuten.

alt=""

Intoxikazio saiakerak salatu ditu BGA-k
BGA-k plazaratutako oharrak dioen moduan polizien erasoak ez ziren karga horretara mugatu. "04:00ak inguruan, udaltzainak txosna-gunera sartu eta polizia jazarpenak maiz salatu dituen gazte bat identifikatzen saiatu ziren". Gazteak identifikatzeari uko egin eta joan zitezela esan zienean, bortxaz atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Kanpoan jendetza batzen ari zela ikusita, "Espainiako Polizia Autonomikoa berriz agertu eta karga bortitz bati hasiera eman zion, begira zegoen bigarren gazte bat atxilotu zutelarik".
Esan beharra dago atxilotua izan zen lehen gazteak eginiko adierazpenen arabera, polizia-etxean eduki zuten bitartean jipoitu egin zutela eta baita ospitalerako edo Ertzaintzaren polizia-etxerako bidean ere. Oharrari bukaera emateko zera adierazi nahi izan du BGA-k: "Ez dakigu zein izango den gazte honen aurka hartuko duten neurri judiziala baina, badaezpada, EL CORREO egunkariak (Francoren heriotzari negar egin zion berberak) eta EITBko -Pásalo- saioak nahi adina gezur esan ditu, hala nola, gazte talde batek polizia-etxeari eraso egin nahi izan ziola".

alt=""

Bukatzeko, jasotako edozein eraso polizial, judizial edo mediatikoren aurrean altxa eta erantzun dezaten deia luzatu die BGA-k  Euskal Herriko gazte guztiei.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.