Publizitatea
Bannerra
Elkarrizketa: “Barakaldo gaztea, gorria eta askea”. Badator aurtengo “Gazte Eguna” PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/11

Datorren larunbatean, ekainak 14, goiz goizetik, Baraldoko kaleak gorriz titatuko dituzten gaztez beteko dira. Izan ere, Barakaldoko Gazte Asanbladak bere III. “Gazte Eguna” ospatuko  du. Egun honetarako prestatuta dituzten ekimenei buruz mintzatzeko Gazte Asanbladako kideak diren Yasmin eta Mikelekin bildu gara.

H.K: Noiz eta zein helbururekin sortu zen Barakaldoko Gazte Asanblada?

Mikel: Gazte Asanblada orain dela hiru urteko apiril batean sortu zen (lehengo gaztetxean, Dorretxean , hain zuzen). Hasieran geneukan asmoa gazte mugimendua sortzea zen eta horretarako beharrezko ikusten genuen gazte mugimendua bera dinamizatuko zuen talde egonkor eta erreferentzial bat sortzea. Sensibilitade desberdinetako gazteak, baina guztiak era berean autogestioaren aldekoak, askatasunaren aldekoak, ezkertiarrak…batuko lituzkeen talde bat sortzea, gune bat, eta gune aske hori Gazte Asanblada da.

H.K: Komentatu  duzuen bezala, Gazte Asanblada Dorretxea gaztetxean sortu zen.  Zer suposatu zuen honen desalojoak?

Yasmin: Dorretxea bota zutenean kale gorrian geratu ginen. Gure lehenengo asanblada parke batean izan zen, banku kutre batean, eta denbora batean hor egiten genituen bilerak. Geroago, Arteagabeitiako auzokideen elkarte batean hasi ginen batzen, pare bat hilabetez, Makala okupatu arte.

Mikel: Iazko martxoaren 21ean Dorretxea desalojatu zutenean beldurrak geneuzkan airean “orain gazte hauek guztiek zer egingo dute? ospa?”.Baina egun horretan bertan, arratsaldez, 200 pertsona inguru batu ginen oso manifestazio jendetsu batean  eta horrek eman zion hasiera etenik izango ez zuen ibilbide oso positibo bati. Denok batera demostratu genuen kalean gelditzeak oraindik eta indar handiagoa eman zigula, gehiago batu ginen eta inoiz baino garbiago ikusi genuen proiektua aurrera ateratzeko beharra. Paretarik gabe, leku fisikorik gabe geunden, baina proiektua ezin izan zuten bota.

H.K: Hiru urte hauetan zeintzuk izan dira orain arte burututako proiektorik aipagarrienak?

Mikel: Kanpainak ugariak izan dira eta proiektuak… bat azpimarratzekotan Gazte Asanblada bera sortzea. Hori izan da ekarpenik handiena gazte mugimendua sortzeari begira:  gazte asko, oso gazteak (16 urtekoak) esperientzia zeukaten 25 urteko horiekin batera, lanean, prespektiba diferenteak izanda, proiektu honen inguruan batzea. Guztion artean  landu dugu etxebizitzaren aldeko borroka, hori baita gure aposturik aipagarrriena (udal eta instituzioen  jarrera salatu, gazteon eskubide bat delako eta ez poltsiko zikinak aberasteko beste negozio bat) jai herrikoi parekide, euskaldun eta feministen aldeko borroka eta, nola ez, emakumeen borroka… Eta kultura askeari begira, hainbat ekintza ere planteatu izan dira, komiki edo gitarra tailerrak, besteak beste.

H.K: Zelan zabaltzen dituzue herrian Gazte Asanbladan sortutako proiektuak?

Yasmin: Nik uste dut jendeari hurbiltzea dela inportanteena: institutuetan, kalean… jendeari azaltzea zer nolako egoera daukagun, zer nahi dugun,  gure iritzia azaldu eta bereiena jaso… Gakoa hurbiltzea da, ez soilik planteatzea kartel bat ipintzea pareta batean.

Mikel: Jende honek eman digun abaintaila, hain zuzen ere, hori izan da. Gu ohituta geunden gainerako guztiek egiten zuten zurrunbiloan erortzen, kartelak itsatsi, pankartak, pintadak…alegia, oso inpertsonala. Baina, horretaz gain gazte hauek egin duten lana izan da jendearekin hartu eman zuzena izatea, jendearekin zuzenean hitz egitea. Horrek asko egiten du jendeak beldurrak kentzeari begira, jendearen konpromesua benetan lotzeari begira. Kartelak ipini behar dira, bai,  baina horrek ez du dena esplikatzen, lanketa bat egon behar da atzean, eta hori gazte hauek irakatsi digute. 

H.K: Datorren larunbatean “Gazte Eguna” ospatuko duzue, zeintzuk izango dira aldarrikapenik inportanteenak?

Mikel: Barakaldo gaztea irudikatu nahi dugu. Gorriak diren gazte guztiak batu nahi ditugu kalea gurea dela aldarrikatzeko. Polizia guztien gainetik eta instituzio ustel guztien gainetik, gazteok kalea gurea egiteko eskubidea daukagula aldarrikatu nahi dugu. Bestalde, helburua gazte eguna izatea da ez gazte gaua edo gazte desfasatua, horregatik goizean goizetik ekingo diogu egunari.

H.K: Zer antolatu duzue egun honetarako?

Yasmin eta Mikel: 10:00etan futbito txapelketa finala. 12etan bertso saioa Jokin Kastaños eta Matxalen Zabaljauregi bertsolariekin. 12:30etan jolasei emango zaie hasiera, feminismoaren inguruko jolasak izango dira neska taldeak prestatuak. 14:00ak aldera poteoa egongo da. 15:00etan bazkaria. 17:00etan guk geuk sortutako web orriaren aurkezpena egingo dugu. 18:00etan antzerkia Gazte Asanbladako kideek prestatutakoa, beste sorpresaren bat edo egon daiteke tartean. 19:30etan kalejirari emango zaio hasiera, Barakaldoko  preso politikoekin joango gara. 8.30etan Gazte Asanbladako ekitaldi xumea eta Barakaldoko presoei omenalditxoa izango da. Eta amaieran kontzertuak.

H.K: Aurrera begira… zeintzuk dira etorkizunerako erronkak?

Mikel eta Yasmin:
Helburu nagusia Gazte Asanblada bera aurrera segitzea da, egunetik egunera indartsuago. Proiektu hau benetan erreferente bilakatu dadila. Eta apostuei begira, esku artean ditugun borrokek aurrera segituko dute (etxebizitzarena, jai herrikoi, parekide, feminista eta euskaldunak…) Hemendik aurrera, beti bezala,  Gazte Asanblada eta Gaztetxea parez pare egongo da  zabalik honen inguruan  lan egin nahi  duten gazte guztientzat.

Eskerrik asko Mikel eta Yasmin eskainitako elkarrizketagatik.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Otsaila 2020 Martxoa 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour