Publizitatea
Bannerra
"Gazte Eguna" BGA-ren indarraren erakusle PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/03

BGA-k ekimen indartsua iragarri du datorren ekainaren 14rako. "Gazte Eguna"-z gozatzeko aukera izango dute bi asteburu barru adinez zein bihotzez gazte diren guztiek. Lehengo aurkezpen publikoa Beurko institutuan burutu zuten gazteen bozeramaleek maiatzaren 29an, jendez gainezka zegoen ikasgela batean. Jarraian BGA-ko kideek igorritako oharra topatuko duzue.
Ekaitzaren ostean etorri ohi da barealdia. PNVren polizia politikoak gure kideak bahitu zituenetik hilabete igaro denean, inoiz baino argiago dugu zein den bidea: lanak eta borrokak egin dute posible, egun, Gazte Asanblada indartsua izatea eta horrela izango da aurrerantzean ere. Kolore desberdineko txakur guztiak ekarrita ere, ez dugulako pausu bakar bat bera ere atzera egingo. Gazte Eguna horren lekuko izatea espero dugu.

Ekainaren 14a indarrak batzeko eguna da, sistema ekonomiko itogarri eta bi estatu zapaltzaileei zer garen adierazteko eguna. Horretarako egitarau zabala  osatu dugu hala Barakaldoko, nola Euskal Herriko azken muturreko gazteontzat. Hain egin seinalaturako abestia ere egin dugu, letra hemen duzue baina entzun nahi baduzue... zatozte Gazte Egunera!

Kalea geurea da!
Barakaldo, gaztea, gorria eta askea!

"Gazte Eguna"-k kanta propioa izango du
Aurtengo "Gazte Eguna" ederki ornitua datorkigu, izan ere BGA-ko kideek kanta bat sortu dute egunerako. Oraingoz ezin dizuegu gehiago aurreratu baina hasteko hemen dituzue kantaren zenbait pasarte. Abestia oso osorik Gazte Egunean bertan burutuko duten aurkezpenean ezagutu ahal izango duzue. Bitartean honatx aurrerapentxoa...

kanta

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa