Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Makala II Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Larunbatean Gasteizko Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/22

Elkartasun gaua

Datorren larunbatean, Barakaldoko gazte mugimenduak, Makala II Gaztetxeko zigortuen aldeko jaialdia egingo du Gasteizko gaztetxean. Gogoratu behar dugu, 12 gazte 11.520€ko isuna ordaintzera zigortu zituztela, gaztetxearen okupazioa leporatuta. Arratsaldeko 18:30ean Barakaldoko Okupazio Mugimenduari buruzko hitzaldia egongo da gaztetxean. Ondoren Zaratak 18 elektrotxaranga alde zaharretik ibiliko da eta 21:30ean kontzertuak hasiko dira. Oltza gainean EH-2000 eta Laize egongo dira. Ondoren Markes Iraizoz, Gatom eta DJ Kanaki igoko dira eszenatokira eta amaitzeko Raperos de Emaús & The Titanians rap taldearen kontzertua izango dugu.

 
Rayco Sanchez eta Beñat Zarrabeitiak Opio Errebeldea liburua aurkeztuko dute ostiralean Makala 2 Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/15

Opio Errebeldea

Makala 2 Gaztetxean, Opio Errebeldea liburuaren aurkezpena hartuko du datorren ostiralean, Martxoak 17  19:00etatik aurrera. Aurkezpenean Rayco Sanchez liburuaren idazlea eta Beñat Zarrabeitia kazetari eta prologoaren idazlea parte hartuko dute. Liburuan futbola eta eraldaketa soziala batzen dituzten istorio ezberdinak biltzen ditu.

 
Makala II Gaztetxeak, Galizar jaia ospatuko du ostiralean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/07

Galizar jaia

Makala II Gaztetxeak, Galizar jaia antolatu du datorren ostiralerako, martxoak 10.  Arratsalde-gau osoan zehar hainbat ekimen edukiko ditugu: janari tipikoa, keimada, formakuntza… Ekimenak arratsaldeko 20:00etatik aurrera hasiko dira.

 
Ernaik bigarren kongresuaren aurkezpena egingo du Barakaldon ostiral honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/02/07

Mamarigako aurkezpena

Pasaden ostiralean, Mamarigan eta Ezkerralde mailan egin zuen bezala, datorren ostiralean Ernaik bere bigarren prozesua eta Zirtaka ponentzia aurkeztuko ditu. Aurkezpena arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango Makala II Gaztetxean. Ernaiko militanteak direnak aparte, gazte mugimenduan lan egiten duen edozein gaztek, prozesuan parte hartzeko aukera izango du.

 
Makala II Gaztetxeak ekimenak iragarri ditu ostegunerako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/01/24

Gaztetxetik auzoa koloreztatu

Makala II Gaztetxearen oharra

Makala II Gaztetxean ez gaude geldi! Desalojo arriskuaren aurrean, guk auzoa koloreztatzen segituko dugu, astero tailerrak eta ekimenak antolatuz. Aste honetan, ostegunean, urtarrilak 26, karioka, malabare eta slackline tailerrak 17:30 etatik 19:30etara izango dugu, eta amaitzean trikitixa hartu eta auzotik poteo bat izango dugu. Larunbatean, urtarrilak 28, Ahoztar Zelaietak bere liburua "Evasores, morosos y millonarios vascos" aurkeztuko du gaztetxean arratsaldeko 18:00etan. Okupazioa ez da delitua, Makala II Gaztetxea Bizirik!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 34.a
Loading..
Apirila 2017 Maiatza 2017
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.