Publizitatea
Bannerra
Euskara
Llanok Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa ospatuko du Larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/16

Euskaraz bizi nahi dut

Larunbat honetan, Ekainak 17, Llanoko auzoak Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketaren 3.edizioa hartuko du. Ekimen hau Llanoko jai batzordea, AEK eta Sasiburu elkarteen arteko elkarlanarekin posiblea izaten da. 11:00etan seniorren txanda izango da (6750m.), 12:00etan haurrek korrika egingo dute (250/750m) eta 12:30ean Herri Lasterketa egingo da. Izena lasterketa hasi baino ordu bat lehenago eman ahal izango da.

 
AEK-k udan euskara ikasteko aukera emango du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/06

AEK uda

Ikasturtea bukatzear dagoenean, AEKk hainbat eskaintza plazaratu ditu. Alde batetik udan zehar euskara ikasteko, ikastaro trinkoak egongo dira: euskalduntzeko, perfilak lantzeko eta profilak prestatzeko. Hauek ekainean, uztailean eta irailean izango dira. Informazio gehiagorako hemen. Beste alde batetik datorren ikastaroan izena emateko aurre-matrikula kanpaina hasi dute euskaltegiko kideek. Gainera ekainaren 19a baino lehen izena emango dutenek %5 deskontua, ordainketarako malgutasuna eta lehentasuna izango dute. Azkenik aipatu behar dugu datorren ikasturterako matrikula bat zozketatuko dutela AEKko ikasleek proposatuko duten pertsonen artean.

 
Ibilbide historikoa egingo dute Barakaldon, Ekainaren 8an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/01

Barakaldoko igela

Berbalagun ekimenak ibilbide historiko bat antolatu du Barakaldon. Hitzordu ekainaren 8an, osteguna arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte. Bisita CIHMA interpretazio zentroaren laguntzaz egingo dute eta bertan eraikin esanguratsuak, pasadizo historiko bitxiak, gertakizun historikoak... ezagutuko ditugu. Parte hartzeko izena eman beharko da, ekainaren 7 baino lehen 678 626 567 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan.

 
Sasiburuk Tadjikistanen Txirrindulaz hitzaldia antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/26

Tadjakistan

2012an gizakume batzuk Tadjikistan herrialdea bizikleta ezagutu zutek, hauek afizioa urrutiko herrialdeak modu berezian ezagutzea baita. Datorren ostegunean, ekainak 1 beraien esperientzia ekarriko digute Barakaldora Sasibururen eskutik. Hitzordua San Bizenteko kultur etxean izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 
Euskararen Mintzodromoaren 4. edizioa ospatu dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/25

Euskararen mintzodromoa

4.urtez Barakaldoko euskaltzaleek eta euskalgintzan lan egiten dute eragileek Euskararen Mintzodromoa antolatu dute. Aurten inoiz baino pertsona gehiagok parte hartu dute, goizean 115 pertsona egon dira eta arratsaldeko saioan 100 bat lagun baino gehiago aurre-ikusten dira. Euskaltzaleak taldeka banatu dira eta gai ezberdinen inguruan hitz egin dute, gai bakoitzarekin taldeak aldatuz. Ekimen honen helburua euskara kalera atera eta ikusgarriagoa izatea Barakaldon, herrian uste baino euskaldun gehiago daudela azpimarratu dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>

11-orrietatik 51.a
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.