Publizitatea
Bannerra
Euskara
Sasiburuk garagardoak Euskal Herrian izan duen historiari buruzko hitzaldia antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/18

Garagardoa Euskal Herrian

Datorren Maiatzaren 24rako Sasiburu euskaldunon elkarteak hitzaldi bat antolatu du, “Garagardoaren Historia Euskal Herrian” izenburu-pean. Bertan garagardoak Euskal Herrian izan duen historia ezagutu ahal izango dugu: noiztik ezagutzen da garagardoa gurean, zeintzuk diren bere aitzindariak… Sasiburuk antolatutako "Garagardoaz euskaraz" jardunaldietako lehenengo ekintza da. Hitzordua San Bizenteko kultur etxean izango da arratsaldeko 19:30tatik aurrera.

 
Gurutzeta ospitaleko ohar batzuk erdera hutsean daudela salatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/16

Gurutzetako kartelak erderaz

Osasungintzan euskararen normalizazioa bultzatzen duen Osaeus dinamikak salatu du, Gurutzeta ospitaleko gaixoen gelako ohar batzuk erdera hutsean daudela. Honek euskaldunen hizkuntz eskubidea urratsen duela salatu dute eta kalitatezko osasungintza, euskaraz jasotzea aldarrikatu dute.

 
Euskararen mintzodromoaren edizio berria egingo dute Barakaldo, maiatzaren 25ean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/10

Barakaldoko Mintzodromoa

Barakaldoko euskaltegi guztiek, Euskalgintzan lan egiten duten elkarteek eta instituzioek (udala, Bizkaiko aldundia eta Eusko Jaurlaritza) mintzodromoaren edizio berri bat antolatu dute. Hitzordua maiatzaren 25ean, osteguna, izango da Barakaldoko Anaien Parkean. Bi saio egongo dira, goizean 10:00etatik 11:30era eta arratsaldean 18:30tatik 20:00ak arte. Parte hartzeko izena eman beharko da Maiatzaren 23a baino lehen: 678 626 567 telefonoaren bidez edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoa erabiliz. Beste aukera bat, Barakaldoko euskaltegietara eta hizkuntz eskolara hurbiltzea da.

 
20. Korrika eztanda bat izan da Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/26

Barakaldoko korrika

Korrika atzean utzita, AEKk aurtengo edizioari buruz egin duen balorazioa ezagutu nahi izan dugu. Euskaltegiko kideek modu oso positiboan baloratu dute aurtengo Korrika, eztanda bat izan dela aipatu digute. Lasterketa bera, ordu txikitan pasatu arren jendetsua izan delako, eta Korrika kulturala baita ere, auzoz auzo Korrikaren alde egindako ekimen eta erdiguneko Korrika txikiari esker. Aurrera begira ditugun erronka, epe laburrera begira, euskararen alde sortutako mugimendua mantentzea dela uste du AEKk. Barruan daukagu erreportajea ikusgai.

 
“Mugi Zaitez Euskararen Alde” Barakaldoko komertzioan euskararen erabilpena bultzatzeko kanpaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/21

Mugi zaitez euskararen alde

Duela hainbat aste Barakaldoko udalaren euskara zerbitzuak, komertzioan euskararen erabilpena bultzatzeko kanpaina martxan jarri zuen, “Mugi Zaitez Euskararen Alde” lelopean. Kanpaina Barakaldoko komertzio guztien daukate aukera parte hartzeko, euskara jakin ez arren. Horretarako udalak konpromiso maila ezberdinak eskaintzen ditu. Gainera udalak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu: itzulpenak, euskara klaseak saltzaileei bideratuak, gida bat… Herrikolorek udaleko euskara teknikaria den Mertxe eta kanpainan parte hartu duten bi komertzioekin hitz egin du kanpainaren zehetasunak ezagutzeko.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10-orrietatik 49.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.