Publizitatea
Bannerra
Euskara
Ibilbide historikoa egingo dute Barakaldon, Ekainaren 8an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/01

Barakaldoko igela

Berbalagun ekimenak ibilbide historiko bat antolatu du Barakaldon. Hitzordu ekainaren 8an, osteguna arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte. Bisita CIHMA interpretazio zentroaren laguntzaz egingo dute eta bertan eraikin esanguratsuak, pasadizo historiko bitxiak, gertakizun historikoak... ezagutuko ditugu. Parte hartzeko izena eman beharko da, ekainaren 7 baino lehen 678 626 567 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan.

 
Sasiburuk Tadjikistanen Txirrindulaz hitzaldia antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/26

Tadjakistan

2012an gizakume batzuk Tadjikistan herrialdea bizikleta ezagutu zutek, hauek afizioa urrutiko herrialdeak modu berezian ezagutzea baita. Datorren ostegunean, ekainak 1 beraien esperientzia ekarriko digute Barakaldora Sasibururen eskutik. Hitzordua San Bizenteko kultur etxean izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 
Euskararen Mintzodromoaren 4. edizioa ospatu dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/25

Euskararen mintzodromoa

4.urtez Barakaldoko euskaltzaleek eta euskalgintzan lan egiten dute eragileek Euskararen Mintzodromoa antolatu dute. Aurten inoiz baino pertsona gehiagok parte hartu dute, goizean 115 pertsona egon dira eta arratsaldeko saioan 100 bat lagun baino gehiago aurre-ikusten dira. Euskaltzaleak taldeka banatu dira eta gai ezberdinen inguruan hitz egin dute, gai bakoitzarekin taldeak aldatuz. Ekimen honen helburua euskara kalera atera eta ikusgarriagoa izatea Barakaldon, herrian uste baino euskaldun gehiago daudela azpimarratu dute.

 
Sasiburuk, LauGar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/20

Laugar garagardoak

Sasibururen oharra:

Laugar hitza 2010.urtean agertzen da lehenbiziz, gargardo industrialaren ikuspegi aspergarriari aurre egiteko.HasieraK Barakaldoko lokal Txiki batean izan ziren eta bertan ekoizpen anitz prestatu genituen jendartean arrakastatsu bilakatu zirenak.Autokontsumorako ekoizpenak izango zirenak apurka-apurka ezagun egin ziren lagunen artean eta azkenik gargardo azoka eta festibaletan.2013an Gordexolara mugitu ziren eta han ibilbide profesionalari ekin zioten.

 
Sasiburuk garagardoak Euskal Herrian izan duen historiari buruzko hitzaldia antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/18

Garagardoa Euskal Herrian

Datorren Maiatzaren 24rako Sasiburu euskaldunon elkarteak hitzaldi bat antolatu du, “Garagardoaren Historia Euskal Herrian” izenburu-pean. Bertan garagardoak Euskal Herrian izan duen historia ezagutu ahal izango dugu: noiztik ezagutzen da garagardoa gurean, zeintzuk diren bere aitzindariak… Sasiburuk antolatutako "Garagardoaz euskaraz" jardunaldietako lehenengo ekintza da. Hitzordua San Bizenteko kultur etxean izango da arratsaldeko 19:30tatik aurrera.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9-orrietatik 49.a
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.