Publizitatea
Bannerra
Euskara
Berbalagun egitasmoa abian da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/26

Euskaraz bizi

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Barakaldo Berbalagun programa. Honako hau 10. urtea da, beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Iaz, 15etik gora izan ziren martxan egondako taldeak; eta 160 baino gehiago talde hauetan parte hartu duten mintzalagunak. eta bizi! Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu  lemapean.

 
Datorren larunbatean, Arrontegiko jaietan, ospatuko dute “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lasterketaren 6. edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/12

Euskaraz bizi

Antolatzaileen oharra:

Aurten Arrontegiko jaietan seigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.

 
Ostiral honetan zabalduko dituzte matrikulazio epeak, Barakaldoko euskaltegi ezberdinek, baita hizkuntz eskolak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

Euskaraz ikasi

Irailaren 1ean, ostiral honetan, Barakaldoko euskaltegiek eta hizkuntz eskolak matrikulazio epeak zabalduko dituzte. AEK eta Udal Euskaltegian bihartik aurrera izango dugu aukera izena emateko. Barakaldoko hizkuntz eskola matrikulazio epea Irailaren 1etik (ostirala) 18ra egongo da zabalik. Euskaltegiek ikastaro eta euskara lantzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituzte: ikastaro trinkoak, ohiko euskalduntze ikastaroak, tituluak lortzeko ikastaroak, gurasoei bideratuta, mintza taldeak…

 
Euskarazko bisita gidatuak antolatu dira Barakaldoko lorategi botanikoan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/30

Barakaldoko lorategia

Irailaren 7, 14, 21 eta 28an guztiak ostegunak, euskarazko bisita gidatuak egongo dira Barakaldoko Ramon Rubial lorategi botanikoan, goizeko 11:30ean. Bisitak doan izango dira baina izena eman beharko da aldez aurretik: 94 437 58 05 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Bisitan zehar, lorategian dauden Euskal Herriko baso autoktonoetako espezieak ezberdinak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu.

 
San Bizenteko osasun etxeko pediatria zerbitzuko liburu guztiak gazteleraz daudela salatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/23

Liburuak

LABen “osasungintza euskaraz” dinamikak salatu du; San Bizenteko osasun etxean dagoen pediatria zerbitzuan dauden liburu guztiak gazteleraz daudela. Modu honetan euskaldunen hizkuntz eskubidea zapalduz, ez baitute aukerarik euskarazko liburuak irakurtzeko. Osasungintza Euskaraz dinamika, osasungintzan eta Osakidetzan euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko jaio zen.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 50.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.