Publizitatea
Bannerra
Euskara
Sasiburuk Kundalini Yoga Sarbide Tailerra antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/02/08

Yoga tailerra

Otsailaren 20rako, 19:00etatik aurrera San Bizenteko kultur etxean, Sasiburu elkarteak Kundalini Yoga Sarbide Tailerra antolatu du. Tailerraren maisua, Hari Atma Singh izango da. Yogak; arima, gorputza eta burua orekatzea du helburu. Edozeinek parte hartu ahal izango du eta dohaina izango da. Ala ere plazak 20 pertsonetara mugatuta egongo da, horregatik izena eman beharko da, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan.

 
Otsailaren 14an Korrikaren aldeko “Euskararen Lau Aurpegi” dokumentala aurkeztuko dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/02/07

Batzuk

Datorren asteartean, otsailak 14, Korrikaren aldeko “Euskararen Lau Aurpegi” dokumentala aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera San Bizenteko Kultur etxean. Dokumentalean: Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez aniztasunetik euskara nola bizi duten azaltzen dute. Beste alde batetik dokumentalaren aurkezpenarekin batera, AEKko kideek Korrikari buruzko informazio gehiago eskainiko dute.

 
Gurutzetako ospitalean hizkuntz eskubideak urratzen direla salatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/02/02

Gurutzetako kartelak erderaz

Osasungintzan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko LABek sortutako Osaeus ekimenak, Gurutzetako ospitalean hizkuntz eskubideak urratzen direla salatu du. Ospitaleko kartelak erdera utsean daudela salatu dute, aste honetan ateratako hainbat argazki sare sozialen eta interneten zabalduz. Araudiaren arabera, kartela elebidunak izan behar direla aipatu dute Osaeuseko kideek. Horregatik kartelak elebidunak izatea aldarrikatu dute, araudia eta hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.

 
Sasiburuk pintxo-dastaketa eta umeentzako antzerkia antolatu ditu San Bizenteko jaietarako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/01/19

Bertsol haritza

Urtero bezala, Sasiburuk jaiak euskaraz bizitzeko hainbat ekimen egingo ditu San Bizenten. Astelehenean, urtarrilak 23, umeentzako antzezlana antolatu du. Emanaldia BERTSOL HARITZA ipuin kontaketa izango da. Hitzordua arratsaldeko 17:30ean San Bizenteko kultur etxean. Bigarren ekimena, urtero egiten duten pintxo dastaketa izango da. Ekimen hau Berbalagun egitasmoarekin batera antolatu dute. Hitzordua urtarrilaren 26an, osteguna, izango da 19:30tatik aurrera, Martxoaren 8ko plazan.

 
Korrikak gizartearen laguntza behar du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/01/17

Korrika LAGUNTZAILE

AEKk eta Korrika berak, atxikimendu kanpaina abiarazi du. Korrika aurrera ateratzeko gizartearen atxikimendua ezinbestekoa da, horregatik Korrika Laguntzaileak lortzeko kanpaina martxan jartzen dute urtero. Korrika laguntzaile izateko, 12 euro ordaindu beharko dira. Honen truke jasoko dugu: aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Guzti honetarako AEKko edozein euskaltegira hurbildu ahal gara.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 43.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.