Publizitatea
Euskara
Igandean Iruñera joateko autobusak antolatu dituzte Ezkerraldean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/04

Busa Korrika

Igandean bukatuko da Korrika Iruñean eta bukaera jaira joateko, Ezkerraldeko AEKk autobusak antolatu ditu. Autobusak Santurtziko arkupeetatik aterako dira goizeko 09:00etan eta geldiune ezberdinak egingo dituzte: Portugaleteko Ercorekan 09:10ean, Sestaoko Galindo Aldapan 09:20ean eta Barakaldoko auzitegien atzean 09:30ean. Bueltatzeko hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da. Izena ezkerraldeko AEKren euskaltegietan eman ahal izango da 12 euroren truke.

 
Asteburuan Korrika jaiak eongo dira Arteagabeitia-Zuazo auzoan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/03

Korrika txikia

Ostegunean helduko da Korrika Barakaldora, goizeko 04:55ak aldera. Ordu bat Barakaldon zehar ibili ondoren Sestaotik alde egingo du. Baina ostegunean ez dira bukatuko, Korrikari lotutako ekintzak Barakaldon. Ostiralean Arteagabeitia, Zuazo, Mukusuluba eta auzoko Haur Eskolak Korrika jaia egingo dute auzoan zehar. 17:00etan kalejiran aterako dira Mukusuluba eskolatik. 18:00etan haur-festa egongo da Arteagabeitia eskolan.

 
Apirilaren 5ean Korrika txikia eta Korrika jaia izango ditugu Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/27

Korrika 20

Ostegunean 20. Korrika hasiko da Otxandiotik eta Barakaldora apirilaren 6an helduko da goizeko 04:45ean. Apirilaren 5ean, hurrengo egunerako motorrak berotzeko bi ekimen berezi izango ditugu Barakaldon. Goizean Korrika txikia izango da, Barakaldoko eskola ezberdinetako txikien partehartzearekin. Korrika txikia 10:00etan aterako da Bide Onera plazatik eta Herriko Plazan bukatuko da. Ondoren, Antxo eta Pantxa antzezlana eskainiko dute. Arratsaldean Korrika jaia egongo da Herriko Plazan. 17:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira. 18:30ean Zirkorrika antzezlana izango eta 19:30ean Patxi Perez eta Konpaniaren erromeria.

 
Kolaborazioa: Euskara Barakaldoko kaleetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/24

Barakaldoko komertsioak euskaraz

Kolaborazioa: Mertxe (Barakaldoko euskara zerbitzua)

Imajinatuko zenukete Barakaldoko kaleetan euskarak presentzia handiagoa izatea? Zergatik ez? Azken finean gure esku dago euskara erabiltzea, euskaraz bizitzea eta euskara aldarrikatzea!

 
Llanoko topaguneak Korrika jaia ospatuko du ostiral honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/23

Korrika jaia Llanon

Llanoko topagune kultuguneak, Korrikaren aldeko jaia egingo du ostiral honetan Martxoak 24. Ekimenak 18:30tatik hasiko dira: musikarekin, bideoekin, txokolatadarekin, jolasekin…

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7-orrietatik 45.a
Loading..
Urtarrila 2018 Otsaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.