2008/05/20 |
Urtero lez, Adaxkak aisialdi talde euskaldunak Ibilaldia 2008-ra joateko autobusa antolatu du beste behin ere. Ibilaldia , urtero ospatzen den Bizkaiko ikastolen jaia da eta aurtengo edizioa Zornotzan burutuko da igande honetan bertan (maiatzak 25). Autobus zerrenda zabalik dago eta izena eman nahi duen orok Barakaldoko AEK-ra jo beharko du. Bertan izena ematerako orduan 8 € ordaindu beharko dira. Kurtso bukaerako jaia larunbateanAdaxkak aisialdi taldeak larunbat honetan haur eta gaztetxoentzako kurtso bukaerako jaia antolatuko du. Ibarrakaldun izango da hitzordua atsaldeko 6etatik aurrera. Bertan egitarau zabala topatuko duzue: Herri kirolak, musika, saku lehiaketa, txokolatada...etab. |
|
2008/04/12 |
Apirilak 9 da Ibaizabal telebista ren interneteko aurpegia ezagutzera emango den eguna, eta horretarako denetarik izango duen jaia prestatu dugu Bilboko Kafe Antzokian. |
2008/04/12 |
Azken urteetako bideari segida emanez, Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak heldu den apirilaren 6rako V. Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu du Atarrabian. |
2008/04/01 |
 Kalean da SASIBURU elkartea k argitaratutako "Euskarri" aldizkariaren ale berria. 16. zenbaki honetan honako eduki hauek topatuko dituzue besteak beste: -Barakaldoko "Eskualde zentro"ei buruzko erreportaia -Barakaldoko gazteak etxebizitza eskubidea eskuratzeko burutzen ari diren borrokak -Sassia Jazz Quintet ahozko jazz taldeari buruzko artikulua -Internazionalismoari buruzko elkarrizketa zabala -Barakaldoko XX. Nazioarteko Xake Txapelketa Irekia -Sasibururen 15. urteurrenari buruzko elkarrizketa -Sukaldaritza,....etab. Laster dohainik eskuratu ahal duzu ohiko tokietan (liburutegi, hostalari, ikastetxe eta abarretan). Barakaldon ere euskal prentsa irakurri...Euskaraz bizi! |
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 51 Hurrengoa > Amaiera >>
|
51-orrietatik 51.a |