Publizitatea
Bannerra
Euskara
Euskarri aldizkariaren 17. alea kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/07/10

Sasiburu Euskaldunon Elkarteak zabaltzen duen "Euskarri" aldizkariaren 17. Zkia. eskuragarri izango da doan ohiko tokietan (ikastetxe, taberna, liburutegi, euskaltegietan eta abarretan) ostiral honetatik aurrera. Ale berri honetan Barakaldo eta euskalgintzari buruzko afera desberdinak topatu ahal izango dituzue: Getxon ospatu zen Mintza Egunari buruzko kronika laburra, "Barakaldo Naturala" lagunei eginiko elkarrizketa zabala, Sagardole musika talde bakaraldarra, iritzi artikuluak, denborapasak, kultur agenda...eta askoz gehiago geure hizkuntzaz oso-osoki.

Paperean izateaz gain Euskarriko kideek aldizkaria PDF formatuan osorik pasa digute, geure dokumentuen atalean igo dugu eta hemendik deskargatzeko aukera duzue : euskarri17.pdf
 
Euskara elkarteen arteko futbito txapelketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/26

Sasiburuko lagunek proposamen bat luzatu nahi diete Barakaldoko futbolari euskaldun guztiei. Euskara Elkarteen Topaguneak, herrietako euskara taldeen arteko futbito txapelketa antolatu du eta Sasiburuk erronkari heldu nahian, futbolari euskaldunez osatutako taldeak bildu nahian dabil, beraz zuen elkartearen inguruan (kideen artean, lagunen artean, berbalagunen artean...) talderen bat atera eta txapelketan parte hartu nahi baduzue, harremanten jarri Sasiburuko lagunekin azaroaren 19a (astezkena) baino lehen:  Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
 
 
Eskola euskalduna aldarrikatu dute Lan Eskaintza Publikoko azterketen aurrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/20

Barakaldoko BEC-en burutu dira gaur goizean irakaskuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketak, Euskal Herrian Euskaraz ek administrazioek burutuko duten "iruzur berria" salatu nahian mobilizazioa burutu du BEC-eko atari aurrean. Azterketa burutu behar zuten herritarrak BEC barrura sartzen hasi direnean eman diote hasiera ekimen aldarrikatzaileari. Euskaltzaleak pankarta baten atzean kokatu dira beste bi kide, eraikinera sartzen ari zirenei eskuorriak banatzen zieten bitartean. Hemen duzue elkarte euskaltzaleko Azaitzek eginiko adierazpenak.

alt=""

deskargatzeko: iruzurrikez.mp3
 
Berbalagunek "bizikleta asteburua" antolatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/14
 
"Berbaraka" egitasmoa ezagutuko duzue ezta? Dagoeneko Barakaldoko euskaldun berri ugari, aisialdian euskaraz mintzatzeko, egitasmo honen inguruan bildu dira. Planak ugariak eta oso desberdinak izaten dira: kafetxo bat hartu, mendi txangoa, kultur emanaldiak, jaialdiak...Hurrengo asteburuan, Ekainak 21-22 Barakaldo eta Getxoko berbalagunek asteburu pasa berri bat antolatu dute; oraingoan Plazaolara hurbilduko dira antzinako trenbide zaharraren bidea egiteko, bizikletaz.
 
No hablamos euskera ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas a ser bilingües? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/25
Con motivo de la charla realizada en Ibaibe el pasado 23 de Mayo herriKolore entrevistó al educador social Iñaki Eizmendi y al periodista Julio Ibarra, los encargados de dar la charla donde se reunieron numerosos padres y madres. Allí pudimos escuchar diferentes respuestas a preguntas deribadas de esa idea que a muchos padres y madres les suele pasar por la cabeza a la hora de matricular a sus hij@s: " Si no sabemos euskera ¿Cómo podremos ayudar a nuestros hijos e hijas? ¿Y ello afectará a su desarrollo normal en la clase? "

Iñaki y Julio nos resumen las respuestas dadas en este video de 8 minutos donde desde su propia experiencia, dará a conocer lo que aporta el apostar por la educación bilingüe.

alt=""
 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

50-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.