Publizitatea
Bannerra
Euskara
ala ala ala ... Korrika kulturala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/04/06

Kaixo euskaltzaleok,

Apirilak euskararen aldeko eta euskaraz egindako hainbat jarduera dakar Sestaon eta Barakaldon, hala nola: bertso saioak, antzezlanak, film laburren emanaldia, mendi irteera ...eta nola ez, KORRIKA!!. Hau dana Sasiburu, Berbalagun eta AEKak antolatuta.

Hemen daukazue euskaraz egingo diren aktibitateen zerrenda,  informazio gehiago nahi baduzue, sar zaitezke sasiburu blogera, eta han aurkituko duzue aktibitate bakoitzeko azalpena.

Anima zaitezte eta parte hartu ezkerraldea euskalduna lortu arte!!

 

 
Euskarazko laburmetraiak Barakaldon "Laburbira"-ren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/04/03
laburbira
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak LABURBIRAren zortzigarren edizioa aurkeztu du egunotan. Euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua urtero antolatzen du TOPAGUNEAk, herriz herriko Euskara Elkarteekin lankidetzan. Barakaldok ere, Laburbira ekimenaren baitan parte hartuko du Sasiburu euskara elkartearen eskutik. Apirilaren 12an, 19.00etan Sanbizenteko Kultur Etxean izango da film laburren erakustaldia.
 
Ikusmin handia sortu du Barakaldon Korrikaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/02/11

Barakaldoko euskaltzaleek hitzordua izan zuten finkatua aurreko asteartean San Bizenteko Kultur Etxean, Korrika 17-aren nondik norakoak ezagutu asmoz. AEK-ko arduradunek Korrikarekin batera Barakaldon antolatuko diren ekimen anitzen berri eman eta antolakuntza lanetan laguntzeko deia luzatu zieten bertaratutako guztiei. Korrikak aurten, 17.edizioa ospatuko du, Apirilaren 7tik 17ra. Trebiñutik abiatuta, 2400 baino kilometro gehiagotan zehar, euskara bultzatuz ibiliko da lasterketa, Donostia helmuga izanik. Ezkerraldetik, apirilaren 15ean izango dugu, arratsaldez (orduak zehazteke daude oraindik). Leloa "Maitatu, ikasi, ari,...Euskalakari dugu". Euskalakaria euskara bizi, maitatu,ikasi,...egiten duena da. Aurtengo omendua Euskaltzaindia izango da, euskararen  babes eta hobetze lanetan egindako apostuarengatik
 
Apirilaren 15ean iritsiko da KORRIKA 17 Barakaldora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/02/03

korrika bagatza

Oraingoan gainera oso ordu aproposean azalduko zaigu euskararen aldeko korrikaldia herriko karriketatik, izan ere AEK-ren aurreikuspenen arabera atsaldeko 16.00-ak inguru izango baitugu geurean. Korrika badator bai, eta antolakuntza lanetan murgildu den AEK-k, Barakaldon aurkezpen publikoa egiteko asmoa dauka. Hitzordua datorren astean izango da, otsailaren 8an atsaldeko 19.30etan Sanbizenteko kultur etxean. Korrikalari guztiak zaudete gonbidatuak!
 
Barakaldoko Berbalagun, etenik gabe hazi den egitasmoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/01/08

Berbalagun egitasmoak 2 ikasturte daramatza martxan Barakaldon, AEK-k kudeatuta eta oraingoan balantzea egiteko unea iritsi da. Dagoeneko gehienek izango duzue "berbalagun" proiektuaren berri. Programa honen bitartez, barakaldar euskaldunberriek, aisialdian oinarrituta, euskara praktikatzeko aukera ederra topatu dute. Une honetan, 95 lagun daude parte hartzen kudeatzaileek antolatutako 8 taldeetan, baina taldekide berrien eskaerek ez dute etenik.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

42-orrietatik 51.a
Loading..
Apirila 2019 Maiatza 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.