Publizitatea
Bannerra
Euskara
Udan ere bai aukera izango dugu euskaraz mintzatzeko, Berbalagun egitasmoaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/29

Uda berbalagun

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako mintzataldeetan apuntatzeko epea. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, Barakaldoko AEK, Hizkuntza Eskola eta Udal Euskaltegian izena eman dezakezu edo 678 626 567 telefonora deituta zein Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko emailera idatzita, zuzenean jarriko zara harremanetan dinamizatzailearekin. Modu berean, gororarazi nahi dizuegu, aurten, lehen aldiz, berbalagun talde bat ateratzeko asmotan gabiltzala non eta Nojan. Horri buruzko informazio gehiago esteka honetan: http://ezkerraldea.blogspot.com.es/2018/05/uda-honetan-nojan-bazaude-berbalagun.html. Izena emateko azken eguna: ekainaren 15a.

 
Berbalagun egitasmoak Landareak aurkitzen jolasa antolatu du ostegun honetarako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/28

Lorategi botanikoa

Berbalagune egitasmoaren oharra

Eguraldi txarra zela eta, atzeratu genuen ekintza, aste honetako ostegunean, maiatzak 31, 10:00etan, egingo dugu Lorategi Botanikoan. Natur Gelari esker, lorategi botanikoan dauden landare eta loreak ezagutuko digutu jolas dibertigarri honen bidez. Parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara edo deitu: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo 678 626 567. Euskaraz ondo pasatu nahi baduzu, aukera aparta duzu. Gainera doan da.

 
Euskara Arteagabeitia-Zuazoko kaleetara atera da asteburu honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/27

Euskararen eguna Zuazon

Asteburu osoan zehar, hainbat ekimen egon dira Arteagabeitia-Zuazon, euskararen erabilpena bultzatzeko asmoarekin. Ostiralean txikientzako jaia egon zen Zuazo eskolan. Baina egun indartsuena atzokoa izan zen. Goizean Ilazki aisialdi taldeak txikientzako tailerrak antolatu zituen. Arratsaldean ekimen ugari izan genituen auzoko txoko ezberdinetan, euskararen alde: Antxo ta Pantzaren emanaldia, zumba, bertsolariak, Orkresta elektrotxaranga…

 
Asteburu honetan ospatuko du Arteagabeitia-Zuazok 2018ko euskara eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/21

Euskara eguna Zuazon

Asteburu honetan, Arteagabeitia-Zuazoko eragile ezberdinek euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute. Aktibitateak ostiralean eta larunbatean izango dira. Ostiralean haur-festa egongo da Zuazo ikastetxean: txotxongiloekin, tailerrekin, disko-festarekin… Guztia arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Larunbatean aldiz egun osoko egitaraua edukiko dugu. Goizeko partean haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira 12:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etatiko aurrera ekimenek jarraituko dute: bertsolariak, haurrentzako antzerki emanaldia Antxo eta Pantxaren eskutik, disko-festa, bertsolariak…

 
Arrontegik tipi tapa eguna ospatuko du larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/15

Euskararen aldeko lasterketa

Aurten Korrika eguna izan ez den arren, Arrontegik euskararen aldeko eguna ospatuko du larunbat honetan, “Tipi-Tapa Arrontegi 2018” lelopean. Goizean zehar putxerak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira. Ekimenak 10:00etatik aurrera hasiko dira. 14:30ean herri bazkaria egongo da. Izena emateko bi aukera dauzkagu: Ainara asti taldearen lokalean edo jai batzordeko facebook orrialdean. Arratsaldean jolasak, musika, poteoa egongo da…

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 50.a
Loading..
Martxoa 2019 Apirila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.