Publizitatea
Bannerra
Euskara
Barakaldoko Berbalagun egitasmoak liburu markatzaileak egiteko tailerra antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/11/07

Markagailua

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Natur Gelari esker, Barakaldoko berbalagunek tarte ederra igaroko dute azaroaren 18an, 10:00etan, Lorategi Botanikoan. Bertan, udazkenak lehortutako hostoak bilduz, orri markatzaileak egingo dituzte euskaraz eta giro onean. Izena eman nahi baduzue, idatzi edota deitu Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko emailera eta 678 626 567 telefonora, azaroaren 15a izan aurretik. Adi ibili plazak mugatuak dira eta.

 
Mendilagunak egitasmoak irteera egingo du Saiba mendira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/10/24

Mendilagunal egitazmoaren oharra:

Hurrengo igandean, hilak 27, Santurtzi eta Barakaldoko mendilagunak Urkiola inguruko Saibi mendira abiatuko dira. Hitzordua egin dute 9:00etan, bai Santurtziko parkean bai BECen. Joan nahi izanez gero, ohiko bideez eman dezakezu izena, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidean edo 678 422 573 zenbakira deituz.

 
Barakaldok mintzodromoaren 6.edizioa hartuko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/05/09

Mintzodromoa

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin: 678 626 567 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko emailera idatziz.

 
Badator Korrika Barakaldora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/04/08

Korrika Barakaldon

Korrikaren eldarnioan, euskara plazara atera behar dugula inoiz baino ozenago oihukatzen ari garelarik, zilborrari begiratzeko eskatuko dizuet une batez. Zapatilak janzteaz batera etor dakizuela lehenengo klik-a: bai, bihartik aurrera supermerkatuko langileari euskaraz odainduko diot.

 
Txillardegiren Klika Korrika dokumentala egongo da ikusgai Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/11

Datorren asteko asteartean, martxoak 19, 19:00etan, KikarArtean espazio KreAktiboan (Martxoaren 8ko plazan, Union Sport tabernaren ondoan), Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. Erantsita dituzue kartelak nahieran zabaltzeko eta beheko testua girotzeko erabil dezakezue:

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.