2018/02/13 |

El ayuntamiento de Barakaldo con la colaboración de la diputación de Bizkaia y el gobierno vasco, ha organizado una charla para ayudar a aitas y amas que no saben euskera o saben muy poco, a disfrutar del idioma con los hijos e hijas y para despejar posibles dudas. Como poder ayudar a los hijos matriculados en modelo B y D a hacer los deberes, como fomentar que hablen en euskera fuera de clase… La charla estará impartida por Iñaki Eizmendi y tendrá lugar el próximo 20 de febrero, en la casa cultura de Gurutzeta.
|
|
2018/02/05 |

Barakaldoko berbalagun egitasmoak, Karibeko dantzen oinarrizko ikastaro bat prestatu du. Ikastaroa bi saioz osatuta egongo da otsailaren 19 (astelehena) eta 21ean (asteazkena) izango direnak, goizeko 11:30etatik 12:30ak arte San Bizenteko kultur etxean. Ekimen honen bitartez Karibeko dantza ohikoenak ezagutu ahal izango ditugu euskaraz mintzatzen dugun bitartean. Parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du otsailaren 16a baino lehen.
|
2018/02/04 |

Azken 10 urteetako lanaren ondoren, Sasiburu euskara elkarteak eta mugimendu euskaltzaleak orokorrean, Barakaldoko euskalduntzeko borrokan fase berri bat zabaltzeko beharra ikusi dut. Horretarako Sasiburu berak, Euskaltzaleok topagunea eta udaleko euskara zerbitzuak hausnarketarako jardunaldi batzuk prestatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua fase berria diseinatzea eta hemendik aurrera eman daitezkeen pausoen eta egin nahi diren ekimenen inguruan hausnartzea da, guztia jendearen parte-hartzea eta ekarpenekin batera. Prozesuak hiru saio izango ditu, guztiak San Bizenteko kultur etxean. Lehenengoa astearte honetan izango da.
|
2018/01/18 |

Barakaldoko mugimendu euskaltzaleak hainbat ekimen antolatu ditu San Bizenteko jaietan euskararen erabilpena bultzatzeko. Urtarrilaren 26an Sasiburuk, Kilika bertso eskolarekin batera bertso afaria egingo du San Bizenteko garagardotegian. Unai Iturriaga eta Miren Amuriza izango dira etorriko diren bertsolariak. Txartelak AEKn erosi ahal izango dira 20€ren truke, urtarrilaren 24a baino lehen.
|
2018/01/08 |

EGA azterketaren 2018ko lehenengo deialdirako matrikulazio epea zabaldu dute. Izena emateko epea urtarrilaren 22an itxiko da, eguerdiko 12:00etan. Matrikulazioaren prezioa 24€-koa da eta izena emateko hezkuntza departamentuko web orrialde honetara joan beharko zarete. Atariko proba otsailaren 24an izango da eta prozesua ekainera arte luzatuko da. Barakaldo Euskaraz atariak matrikulazioaren inguruko argibideaz aparte, azterketa prestatzeko materiala eskaintzen du baita ere.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
7-orrietatik 51.a |