Publizitatea
Bannerra
Euskara
Barakaldoko Lorategiko landareak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko jolasa antolatu dute Maiatzaren 14rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/02

Landareen jolasa

Barakaldoko Berbalagun egitasmoak eta lorategi botanikoko Natur Gelak, lorategian dauden landare ta loreak hobeto ezagutzeko jolas dibertigarria antolatu dute. ekimena maiatzaren 14an izango da 10:00etatik 11:30ak arte. Parte hartzeko izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan edo 678 626 567 telefonoan.

 
Sasiburuk argudiatzen ikasteko tailerra antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/18

Argudiatzeko tailerra

Sasibururen oharra:

SASIBURU elkartekook beste tailer interesgarri bat antolatu dugu: “argudiatzeko tailerra". Askotan, besteak konbentzitu nahi izaten ditugu. Tailer honetan logika irakatsiko da, eta honen bidez, hobeto argudiatuko duzu".

 
Apirilaren 19an Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/13

Euskaraldia

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan euskararen alde egingo den egitasmoa da. Elkarte eta erakunde publiko ezberdinek elkarlanean arituko dira helburu ezberdinekin: euskararen erabilpena handitzea, mugimendu euskaltzaleak aktibatzea, entitateek euskararen erabilpena ahalbideratu dezaten eta egun horietan sortuko diren dinamikak mantentzea urtean zehar. Barakaldok bat egingo du egitasmoarekin eta apirilaren 19 aurkezpena egingo da Barakaldoko antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euskararekiko lotura edo interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango du, Euskaraldian zein aurkezpenean.

 
Barakaldoko lehenengo gurasolagun taldea sortu da (Data Zuzenduta) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/12

Gurasolagun

Barakaldoko mugimendu euskaltzaleak lehenengo gurasolagun taldea sortzea lortu du. Gurasolagun proiektuaren helburuan, familien artean euskaraz mintzatzea da. Taldea hilean behin batuko da eta ekintza bat egingo dute, beti ere euskaraz mintzatzera bideratuta. Lehenengo ekimena apirilaren 25an izango da Barakaldoko lorategi botanikoan. Egun horretan familian euskaraz jolasteko tailerrak egingo dituzte Urtxintxa elkartearekin batera. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da.

Kartela

 
Sasiburuk bilera irekia egingo du apirilaren 24an, asteartea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/11

Logo sasiburu

Barakaldo eta euskara jardunaldien ondoren, Sasiburuk bilera irekia egingo du apirilaren 24an. Bileran helburua hurrengo ekimenak prestatzea izango da eta euskaltzaleen elkarteak adierazi du, edozein laguntza ongi etorria izango dela. Bileraren hitzordua 19:00etan izango da San Bizenteko kultur etxeko 8.gelan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.