Publizitatea
Bannerra
Euskara
Ikusmin handia sortu du Barakaldon Korrikaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/02/11

Barakaldoko euskaltzaleek hitzordua izan zuten finkatua aurreko asteartean San Bizenteko Kultur Etxean, Korrika 17-aren nondik norakoak ezagutu asmoz. AEK-ko arduradunek Korrikarekin batera Barakaldon antolatuko diren ekimen anitzen berri eman eta antolakuntza lanetan laguntzeko deia luzatu zieten bertaratutako guztiei. Korrikak aurten, 17.edizioa ospatuko du, Apirilaren 7tik 17ra. Trebiñutik abiatuta, 2400 baino kilometro gehiagotan zehar, euskara bultzatuz ibiliko da lasterketa, Donostia helmuga izanik. Ezkerraldetik, apirilaren 15ean izango dugu, arratsaldez (orduak zehazteke daude oraindik). Leloa "Maitatu, ikasi, ari,...Euskalakari dugu". Euskalakaria euskara bizi, maitatu,ikasi,...egiten duena da. Aurtengo omendua Euskaltzaindia izango da, euskararen  babes eta hobetze lanetan egindako apostuarengatik
 
Apirilaren 15ean iritsiko da KORRIKA 17 Barakaldora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/02/03

korrika bagatza

Oraingoan gainera oso ordu aproposean azalduko zaigu euskararen aldeko korrikaldia herriko karriketatik, izan ere AEK-ren aurreikuspenen arabera atsaldeko 16.00-ak inguru izango baitugu geurean. Korrika badator bai, eta antolakuntza lanetan murgildu den AEK-k, Barakaldon aurkezpen publikoa egiteko asmoa dauka. Hitzordua datorren astean izango da, otsailaren 8an atsaldeko 19.30etan Sanbizenteko kultur etxean. Korrikalari guztiak zaudete gonbidatuak!
 
Barakaldoko Berbalagun, etenik gabe hazi den egitasmoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/01/08

Berbalagun egitasmoak 2 ikasturte daramatza martxan Barakaldon, AEK-k kudeatuta eta oraingoan balantzea egiteko unea iritsi da. Dagoeneko gehienek izango duzue "berbalagun" proiektuaren berri. Programa honen bitartez, barakaldar euskaldunberriek, aisialdian oinarrituta, euskara praktikatzeko aukera ederra topatu dute. Une honetan, 95 lagun daude parte hartzen kudeatzaileek antolatutako 8 taldeetan, baina taldekide berrien eskaerek ez dute etenik.
 
“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/12/18

Responsables de la organización de la "Korrika 17" comparecieron ante la prensa durante esta pasada semana para comenzar a dar los primeros datos sobre esta gran carrera a favor del euskara. Este gigantesco ejercicio colectivo por el impulso de la normalización lingüística comenzará el 7 de abril del 2011 en Trebiñu. Después de 11 días sin parar, Korrika recorrerá Euskal Herria hasta llegar a Donostia el 17 de abril. Bajo el lema “Maitatu, ikasi, ari… euskalakari”, Korrika hará más de dos mil kilómetros por decimoséptima vez con el objeto de impulsar la concienciación a favor del euskara, y recabar fondos para llevar a cabo dicho trabajo día a día en los centros de aprendizaje de euskara de AEK.
alt=""

 
Emakumeen kontrako indarkeria taula gainera darama Sasiburuk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/12/07

Sasiburu euskara elkarteak ekimen kultural berri bat programatu du aste honetarako. "...Eta Karmele?" izeneko antzezlana eskeiniko du eragile euskaltzaleak, ostegun honetan SanBizenteko Kultur Etxean atsaldeko 19.30etatik aurrera. Absurduaren antzerkitik gertu dagoen lan honek, umorea tresnatzat hartuta, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egiten du, Ainhoa Alberdi Gisasola eta Iraia Elias Muniain asktoresen eskutik. "Bi emakume kotxe batean eserita. Nundik nora doan ez dakigun bide bat. Karmeleren zain. Zein da Karmele? Gure Karmele? Ez da ezer gertatzen, ez dator inor, ez doa inor… izugarria da!".
 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

43-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.