2019/11/07 |

Berbalagun egitasmoaren oharra:
Natur Gelari esker, Barakaldoko berbalagunek tarte ederra igaroko dute azaroaren 18an, 10:00etan, Lorategi Botanikoan. Bertan, udazkenak lehortutako hostoak bilduz, orri markatzaileak egingo dituzte euskaraz eta giro onean. Izena eman nahi baduzue, idatzi edota deitu
Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
emailera eta 678 626 567 telefonora, azaroaren 15a izan aurretik. Adi ibili plazak mugatuak dira eta.
|
|
2019/10/24 |

Mendilagunal egitazmoaren oharra:
Hurrengo igandean, hilak 27, Santurtzi eta Barakaldoko mendilagunak Urkiola inguruko Saibi mendira abiatuko dira. Hitzordua egin dute 9:00etan, bai Santurtziko parkean bai BECen. Joan nahi izanez gero, ohiko bideez eman dezakezu izena,
Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
helbidean edo 678 422 573 zenbakira deituz.
|
2019/05/09 |

Berbalagun egitasmoaren oharra:
Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin: 678 626 567 telefonora deituz edo
Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
emailera idatziz.
|
2019/04/08 |

Korrikaren eldarnioan, euskara plazara atera behar dugula inoiz baino ozenago oihukatzen ari garelarik, zilborrari begiratzeko eskatuko dizuet une batez. Zapatilak janzteaz batera etor dakizuela lehenengo klik-a: bai, bihartik aurrera supermerkatuko langileari euskaraz odainduko diot.
|
2019/03/11 |

Datorren asteko asteartean, martxoak 19, 19:00etan, KikarArtean espazio KreAktiboan (Martxoaren 8ko plazan, Union Sport tabernaren ondoan), Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. Erantsita dituzue kartelak nahieran zabaltzeko eta beheko testua girotzeko erabil dezakezue:
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1-orrietatik 51.a |