Publizitatea
Bannerra
Euskara
Barakaldok mintzodromoaren 6.edizioa hartuko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/05/09

Mintzodromoa

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin: 678 626 567 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko emailera idatziz.

 
Badator Korrika Barakaldora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/04/08

Korrika Barakaldon

Korrikaren eldarnioan, euskara plazara atera behar dugula inoiz baino ozenago oihukatzen ari garelarik, zilborrari begiratzeko eskatuko dizuet une batez. Zapatilak janzteaz batera etor dakizuela lehenengo klik-a: bai, bihartik aurrera supermerkatuko langileari euskaraz odainduko diot.

 
Txillardegiren Klika Korrika dokumentala egongo da ikusgai Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/11

Datorren asteko asteartean, martxoak 19, 19:00etan, KikarArtean espazio KreAktiboan (Martxoaren 8ko plazan, Union Sport tabernaren ondoan), Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. Erantsita dituzue kartelak nahieran zabaltzeko eta beheko testua girotzeko erabil dezakezue:

 
Sasiburuk Korrikako ibilbidea egiteko prestakuntzei buruzko tailerra antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/06

Sasibururen oharra:

Egin klika eta atleta profesionalekin prestatu zaitez!! Korrikan parte hartu nahi duzu eta ez duzu aspaldi zapatila batzuk jarri. Zure kirolik gustokoena lagunekin eta euskeraz egin nahi baduzu, hau da zuretzat egindako egitasmoa! Gurekin Presta zaitez Entrenamenduaren inguruko aholkuak, nola ekidin lesioak lasterketa teknika hobetu eta korrikaren ibilbidea aurretik ikustekoaukera izango duzu.

 
San Bizenteko jaiek emango diote hasiera Barakaldoko Korrika Kulturalari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/14

Datorren asteburuan hasiko dira San Bizenteko jaiak eta Korrika batzordeak aprobetxatuko ditu jaia hauek Korrika kulturalari hasiera emateko. Horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte. Lehenengo iganderako, urtarrilak 20, kantu poteo bat prestatu dute, eguerdiko 12:30ean hasiko dena Gran Parada tabernan. 14:00etan Korrikaren aldeko argazki erraldoia egingo dute, urtero bezala. Bigarren asteburuan, igandean ere bai, Korrikaren aldeko arropa jarriko dute salgai azokan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.