Publizitatea
Bannerra
Euskara
Euskara Arteagabeitia-Zuazoko kaleetara atera da asteburu honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/27

Euskararen eguna Zuazon

Asteburu osoan zehar, hainbat ekimen egon dira Arteagabeitia-Zuazon, euskararen erabilpena bultzatzeko asmoarekin. Ostiralean txikientzako jaia egon zen Zuazo eskolan. Baina egun indartsuena atzokoa izan zen. Goizean Ilazki aisialdi taldeak txikientzako tailerrak antolatu zituen. Arratsaldean ekimen ugari izan genituen auzoko txoko ezberdinetan, euskararen alde: Antxo ta Pantzaren emanaldia, zumba, bertsolariak, Orkresta elektrotxaranga…

 
Asteburu honetan ospatuko du Arteagabeitia-Zuazok 2018ko euskara eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/21

Euskara eguna Zuazon

Asteburu honetan, Arteagabeitia-Zuazoko eragile ezberdinek euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute. Aktibitateak ostiralean eta larunbatean izango dira. Ostiralean haur-festa egongo da Zuazo ikastetxean: txotxongiloekin, tailerrekin, disko-festarekin… Guztia arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Larunbatean aldiz egun osoko egitaraua edukiko dugu. Goizeko partean haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira 12:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etatiko aurrera ekimenek jarraituko dute: bertsolariak, haurrentzako antzerki emanaldia Antxo eta Pantxaren eskutik, disko-festa, bertsolariak…

 
Arrontegik tipi tapa eguna ospatuko du larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/15

Euskararen aldeko lasterketa

Aurten Korrika eguna izan ez den arren, Arrontegik euskararen aldeko eguna ospatuko du larunbat honetan, “Tipi-Tapa Arrontegi 2018” lelopean. Goizean zehar putxerak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira. Ekimenak 10:00etatik aurrera hasiko dira. 14:30ean herri bazkaria egongo da. Izena emateko bi aukera dauzkagu: Ainara asti taldearen lokalean edo jai batzordeko facebook orrialdean. Arratsaldean jolasak, musika, poteoa egongo da…

 
Barakaldoko berbalagunek arte ederreko museoak prestatu duen erakusketa ibiltaria bisitatuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/11

Arte ibiltaria

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Bilboko Arte Ederretako museoak 40 erreprodukzio ekarriko ditu Barakaldora, eta berbalagunok bisita gidatua egingo dugu San Bizente auzoan. Besteak beste, egile hauen margolanak ekarriko dituzte: Edi Aroko anonimo katalana, Bartolomé Bermejo, Jan Mandijn, Martin de Vos, Greco, Frans Pourbus, Orazio Gentileschi, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Anton van Dyck, Pieter Fransz de Grebber, Juan de Arellano, Bartolomé E. Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya, Anselmo Guinea, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Darío de Regoyos, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, José Gutiérrez Solana, Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Robert Delaunay, Daniel Vázquez Díaz, Antonio de Guezala, María Blanchard, Nicolás de Lekuona, José María de Ucelay, Antoni Tàpies, Francis Bacon, Agustín Ibarrola, Antonio Sistiaga, Balerdi, Vicente Ameztoy, Alfonso Gortázar eta Eduardo Arroyo.

 
Barakaldoko Lorategiko landareak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko jolasa antolatu dute Maiatzaren 14rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/02

Landareen jolasa

Barakaldoko Berbalagun egitasmoak eta lorategi botanikoko Natur Gelak, lorategian dauden landare ta loreak hobeto ezagutzeko jolas dibertigarria antolatu dute. ekimena maiatzaren 14an izango da 10:00etatik 11:30ak arte. Parte hartzeko izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan edo 678 626 567 telefonoan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 48.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.