Publizitatea
Bannerra
Euskara
Sasiburuk “Justizia Marxista” hitzaldia antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/20

Justizia Marxista

Sasiburu euskara elkarteak, “justizia marxistari” buruzko hitzaldia antolatu du, otsailaren 28rako San Bizenteko kultur etxean. Hitzaldia Juan Jose Angulok emango du, 19:30tatik aurrera. Hitzaldian Juan Jose Angulo berak egindako tesian oinarrituko da eta bertan justizia ikuspegi marxista betatik aztertzen du.

 
Lorategi botanikoak euskarazko bisita gidatua prestatu du, otsailaren 16rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/14

Lorategi botanikoa

Barakaldoko lorategi botanikoak euskarazko bisita gidatua eskainiko du, datorren ostiralean goizeko 11:30tatik aurrera. Bisita doan izango da baina izena eman beharko dugu 94 437 58 05 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Lorategian Euskal Herriko basoetan dauden espezie ezberdinak dauzkagu ikusgai. Aukera paregabea izango da euskal floraz ezagutzeaz gain, aisialdian eta giro informal batean euskaraz mintzatzeko.

 
Iñaki Eizmendi dará una charla para ayudar a aitas y ama a disfrutar con los y las hijas, del euskera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/13

Disfrutando del idioma

El ayuntamiento de Barakaldo con la colaboración de la diputación de Bizkaia y el gobierno vasco, ha organizado una charla para ayudar a aitas y amas que no saben euskera o saben muy poco, a disfrutar del idioma con los hijos e hijas y para despejar posibles dudas. Como poder ayudar a los hijos matriculados en modelo B y D a hacer los deberes, como fomentar que hablen en euskera fuera de clase… La charla estará impartida por Iñaki Eizmendi y tendrá lugar el próximo 20 de febrero, en la casa cultura de Gurutzeta.

 
Berbalagun egitasmoak Karibeko dantzak ikasteko euskarazko ikastaroa antolatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/05

Karibeko dantzak

Barakaldoko berbalagun egitasmoak, Karibeko dantzen oinarrizko ikastaro bat prestatu du. Ikastaroa bi saioz osatuta egongo da otsailaren 19 (astelehena) eta 21ean (asteazkena) izango direnak, goizeko 11:30etatik 12:30ak arte San Bizenteko kultur etxean. Ekimen honen bitartez Karibeko dantza ohikoenak ezagutu ahal izango ditugu euskaraz mintzatzen dugun bitartean. Parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du otsailaren 16a baino lehen.

 
Barakaldoko mugimendu euskaltzaleak hausnarketarako prozesua hasiko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/04

Barakaldo Euskaraz

Azken 10 urteetako lanaren ondoren, Sasiburu euskara elkarteak eta mugimendu euskaltzaleak orokorrean, Barakaldoko euskalduntzeko borrokan fase berri bat zabaltzeko beharra ikusi dut. Horretarako Sasiburu berak, Euskaltzaleok topagunea eta udaleko euskara zerbitzuak hausnarketarako jardunaldi batzuk prestatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua fase berria diseinatzea eta hemendik aurrera eman daitezkeen pausoen eta egin nahi diren ekimenen inguruan hausnartzea da, guztia jendearen parte-hartzea eta ekarpenekin batera. Prozesuak hiru saio izango ditu, guztiak San Bizenteko kultur etxean. Lehenengoa astearte honetan izango da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 46.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.