Publizitatea
Bannerra
Txillardegiren Klika Korrika dokumentala egongo da ikusgai Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/11

Datorren asteko asteartean, martxoak 19, 19:00etan, KikarArtean espazio KreAktiboan (Martxoaren 8ko plazan, Union Sport tabernaren ondoan), Txillardegiren Klika dokumentala izango dugu Korrika kulturalaren baitan. Erantsita dituzue kartelak nahieran zabaltzeko eta beheko testua girotzeko erabil dezakezue:

KartelaKote Camachok egindako ikus-entzunezkoa Txillardegiri egingo zaion omenaldi-ekitaldian estreinatu zen. Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek.

14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omendu du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.

Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari eta protagonista zenbait tarteko, (Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, Miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura Mintegi, esaterako), baina Txillardegi beraren ahotsa ardatz: hara hor Txillardegiren Klika dokumentalaren osagarriak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Martxoa 2019 Apirila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.