Asteburu honetan ospatuko du Arteagabeitia-Zuazok 2018ko euskara eguna Inprimatu
2018/05/21

Euskara eguna Zuazon

Asteburu honetan, Arteagabeitia-Zuazoko eragile ezberdinek euskararen aldeko jaialdia ospatuko dute. Aktibitateak ostiralean eta larunbatean izango dira. Ostiralean haur-festa egongo da Zuazo ikastetxean: txotxongiloekin, tailerrekin, disko-festarekin… Guztia arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Larunbatean aldiz egun osoko egitaraua edukiko dugu. Goizeko partean haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira 12:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etatiko aurrera ekimenek jarraituko dute: bertsolariak, haurrentzako antzerki emanaldia Antxo eta Pantxaren eskutik, disko-festa, bertsolariak…

Kartela