Publizitatea
Bannerra
Apirilaren 19an Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/13

Euskaraldia

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan euskararen alde egingo den egitasmoa da. Elkarte eta erakunde publiko ezberdinek elkarlanean arituko dira helburu ezberdinekin: euskararen erabilpena handitzea, mugimendu euskaltzaleak aktibatzea, entitateek euskararen erabilpena ahalbideratu dezaten eta egun horietan sortuko diren dinamikak mantentzea urtean zehar. Barakaldok bat egingo du egitasmoarekin eta apirilaren 19 aurkezpena egingo da Barakaldoko antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euskararekiko lotura edo interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango du, Euskaraldian zein aurkezpenean.

Oharra:

Jakinarazi nahi dizugu 2018ko apirilaren 19an, Euskaraldiaren aurkezpena izango dela Barakaldoko Antzokiaren bigarren aretoan. Izan ere, Euskaraldia 2018ko azaraoren 23tik abenduaren 3ra artean egingo da Euskal Herriko auzo, herri zein eskualdeetan; horietako bat Barakaldo da, eta  helburu hauek  lortzea du  egitasmo horri atxikita:
-    Barakaldoko euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea.
-    Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea.
-    Entitateek euskaraz aritzeko neurriak har ditzaten sustatzea.
-    11 egunetan hiztunen artean sortutako dinamikak  mantentzea.

Aipatutako egitasmo honen xedea Barakaldoko pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzen saiatzea da baita euskaltzaleen sareak aktibatzea eta indartzea ere. Horretarako,16 urtetik gorako bizilaguna  izan eta parte hartzeko gogoa izatea baino ez da beharrezkoa.

Halaber,.euskarekiko interesa eta lotura duen edozein herritar Euskaraldiaren aurkezpenera gonbidatzeko eskaera luzatu nahi dizugu; ahalik eta herritar gehienek euskararen aktibazioan modu erakargarri eta positiboz  parte har dezaten

Euskaraldia proiektua zer den ulertzeko Euskaraldiaren webgunera jo behar duzu https://euskaraldia.eus/  bertan beharrezko azalpenak, helburuak, zereginak eta datuak argi baino argiago azaltzen dira.

Izenburua: Euskaraldiaren aurkezpena.
Eguna: apirilak 19, osteguna.
Ordua: 19:00.
Tokia: Barakaldoko Antzokia (2.aretoa).

Besterik gabe, jaso ezazu gure agurra

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2018 Iraila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.