Barakaldoko izen zaharrei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Inprimatu
2018/04/09

Jardunaldiak izen zeharrak

Apirilaren 14 eta 21ean Barakaldoko izen zaharrei buruzko jardunaldiak egongo dira San Bizenteko kultur etxean. Onomastika eta Sasiburu elkarteak udalarekin batera dira ekimen honen antolatzaileak. Jardunaldiek helburu bikoitza dute: “Batetik Barakaldoko ondare onomastikoa orain arte erabili ez den zorroztasun zientifikoaz eta exhaustibitateaz jasotzea eta aztertzea eta bestetik ondare hori zabaltzea, herriari behar bezala itzultzea alegia”. Jardunaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira bi goizetan zehar luzatuko dira.

Oharra:


ONOMASTIKA elkartekoek SASIBURU elkartearen laguntzaz. BARAKALDOKO IZEN ZAHARRAK izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

"Jardunaldi hauek  helburu bikoitza dute: Batetik Barakaldoko ondare onomastikoa orain arte erabili ez den zorroztasun zientifikoaz eta exhaustibitateaz jasotzea eta aztertzea eta bestetik ondare hori zabaltzea, herriari behar bezala itzultzea alegia. Bidenabar, onomastikak eta onomastika jasotzeko esku artean erabili behar dugun dokumentazio oparoak ematen duten informazioa baliatuz euskararen historia sozialaren atal bat hobeto ezagutzen lagundu digu.

Onomastikak, jakina, toponimia, antroponimia eta gainerako onimia guztiak biltzen ditu. Orain aurkezten dugun proiektu hau Onomastika Elkartean bildu garen ikerlari batzuen ekimena da sortzez baina gai honetan interesa duten guztiei zabaldu nahi dieguna eta beraiekin partekatu nahi

duguna, inolako protagonismo eta esklutibotasunik gabe."

Anima zaitez eta parte hartu jardunaldi hauetan!!

Kartela