Publizitatea
Bannerra
Errigorak kanpaina berri bat martxan jarri du, “Zubi Bat Sukaldera” lelopean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/27

Errigora kanpaina

2014.urtean Errigora egitasmoa jaio zen, Erriberako ekoizleen olioa eta kontserba saskiak eskainiz. Proiektu honen helburuak: bertoko produktu eta ekoizleak bultzatu, kontsumo ereduak aldatu eta Erriberako euskalgintza bultzatzea dira. Urtez urte eskaintza handituz joan da, baita dinamikan parte hartzen duten ekoizle zein militanteak. Datozen asteetan kanpaina berri bat abiatuko da. Eskariak martxoaren 6tik 20 egin ahal izango dira www.errigora.eus webgunean eta produktuak Portugaleteko Xaribari AEKn jaso ahal izango dira, Ezkerraldeko kasuan. Ala ere Barakaldoko AEKrekin harremanetan jarriz, Barakaldon jaso ahal izango ditugu. Banaketak eta ordainketak txanda ezberdinetan egingo dira: olioaren banaketa, apirilaren 9tik apirilaren 20ra eta kontserbena, maiatzaren 31tik ekainaren 12ra; olioaren ordainketa, berriz, apirilaren 20tik 27ra eta kontserbena ekainaren 13tik 19ra.

 

alt=""

Txostena

Oharra:

Badator udaberria eta berarekin batera Errigoraren kanpaina berria: ZUBI BAT SUKALDERA.

Aurten ere Nafar hegoaldeko olioa eta kontserba goxoak eskuratu nahi badituzue, gogoan izan eskariak egiteko epea martxoaren 6tik 20ra izango dela. Errigorako webgunearen bitartez (www.errigora.eus) egin daitezke eta jasotzeko gunerik hurbilena Portugaleteko Xaribari AEK izango da. Hori bai, gurekin harremanetan jarriz gero, zuen eskariak Barakaldoko AEKn egin eta jaso ahal izango dituzue. Horretarako, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidean abisatu beharko zenukete. Oilo ekologiko eta arruntaz gain kontserba hauek daude eskura:

Pikillo piper ekologiko eta arruntak
Zainzuri ekologiko eta arruntak
Orburu ekologiko eta arruntak
Barazki menestra ekologiko eta arrunta
Potxa ekologiko eta arruntak
Tomate frijitu ekologiko eta arrunta
Barazki krema ekologiko eta arruntak


Adi! Eskariak epe horretan bideratuko badira ere, banaketa zein ordainketa bi txandatan egingo da: olioaren banaketa, apirilaren 9tik apirilaren 20ra eta kontserbena, maiatzaren 31tik ekainaren 12ra; olioaren ordainketa, berriz, apirilaren 20tik 27ra eta kontserbena ekainaren 13tik 19ra.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.