Berbalagun egitasmoak Karibeko dantzak ikasteko euskarazko ikastaroa antolatu du Inprimatu
2018/02/05

Karibeko dantzak

Barakaldoko berbalagun egitasmoak, Karibeko dantzen oinarrizko ikastaro bat prestatu du. Ikastaroa bi saioz osatuta egongo da otsailaren 19 (astelehena) eta 21ean (asteazkena) izango direnak, goizeko 11:30etatik 12:30ak arte San Bizenteko kultur etxean. Ekimen honen bitartez Karibeko dantza ohikoenak ezagutu ahal izango ditugu euskaraz mintzatzen dugun bitartean. Parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du otsailaren 16a baino lehen.

Kartela