Barakaldoko mugimendu euskaltzaleak hausnarketarako prozesua hasiko du Inprimatu
2018/02/04

Barakaldo Euskaraz

Azken 10 urteetako lanaren ondoren, Sasiburu euskara elkarteak eta mugimendu euskaltzaleak orokorrean, Barakaldoko euskalduntzeko borrokan fase berri bat zabaltzeko beharra ikusi dut. Horretarako Sasiburu berak, Euskaltzaleok topagunea eta udaleko euskara zerbitzuak hausnarketarako jardunaldi batzuk prestatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua fase berria diseinatzea eta hemendik aurrera eman daitezkeen pausoen eta egin nahi diren ekimenen inguruan hausnartzea da, guztia jendearen parte-hartzea eta ekarpenekin batera. Prozesuak hiru saio izango ditu, guztiak San Bizenteko kultur etxean. Lehenengoa astearte honetan izango da.

 

alt=""

Kartela