Publizitatea
Bannerra
Urtarrilaren 18an Barakaldon euskararen erabilpenaren inguruan hausnartuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/03

Kike Amunarriz eta Iker Martinez de Lagos

Sasiburu elkarteak eta euskaldunen Topaguneak euskararen erabilpenaren inguruan hausnartzeko hitzaldia antolatu dute, urtarrilaren 18rako San Bizenteko kultur etxean 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren izenburua: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" izango da eta bi izango dira arituko diren hizlariak: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos.

KartelaSasiburu eta Topagunearen oharra:

SASIBURU elkarteak eta euskatzaleon TOPAGUNEAK hitzaldi biziki interesgarria antolatu dugu: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak"

Hona hemen hizlarietako batek, Kike Amonarriz soziolingusita, telebista aurkezle eta euskatzale ezagunaren  berba batzuk:

"Gaur egun, lehen aldiz gure historian, lehen lana bilatu edo lehen haurra izan duten Euskal Herriko gazte gehienak D ereduan ikasitakoak dira. Baina zein da beren ohiko hizkuntza? Zein hizkuntzatan hasi dira lanean? Euskara familia hizkuntzatzat al dute? Hurrengo urteetan lortuko bagenu belaunaldi gazte horrek euskara gaur egun baino nabarmen gehiago erabiltzea esparru guztietan, hizkuntzaren normalizazio bidean urrats sendoak egingo genituzke."

ZER: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" hitzaldia.

HIZLARIAK: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos

NOIZ: Urtarrilaren 18an, osteguna, 19:00etan

NON: Clara Campoamor kultur etxean.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.