Publizitatea
Bannerra
Abenduaren 14an Zerura Eroria antzezlana ikusgai egongo da Barakaldon, Sasibururen eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/05

Zerura eroria

Sasibururen oharra:

Sasiburu elkartekook  komedia zoro, ganberroa eta lotsabakoa ekarriko dugu oraingo honetan.   Barre algarak eragitea da antzezlan honen oinarria, funtsa eta helburua. Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen  bizipenak? Bizi penak? Hil penak?

Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?

NOIZ: ABENDUAK-14, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (CLARA CAMPOAMOR).

Kartela

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.